fbpx BIDETIK 2025: OSASUN MENTALA BIZITZAN ZEHAR ZAINTZEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BIDETIK 2025: OSASUN MENTALA BIZITZAN ZEHAR ZAINTZEA
BIDETIK 2025: OSASUN MENTALA BIZITZAN ZEHAR ZAINTZEA
BIDETIK25

Otsailaren 1ean, larunbata, Bidetik topaketaren edizio berria ospatuko dugu. Osasun Pastoralak, Espetxe Pastoralak eta Caritas Gipuzkoak elkarrekin antolatutako ekimena da, eta iaz piztu zuen interes handia ikusita, berriro ere osasun mentala izango du ardatz.

“Osasun mentala bizitzan zehar zaintzea” izenburupean, bizitzako etapa ezberdinetan eta aurre egin beharreko trantsizio batzuetan jarriko dugu arreta. Horretarako, hiru aditu izango ditugu: Maitane Ormazabal Esnaola (psikologoa), gaztaroan osasun mentala zaintzeari buruz hitz egingo duena; Erika Valero (erizaina eta soziologoa), lan-baldintzek osasun mentalean izan dezaketen eragina azalduko duen; eta Enrique Echeburua (psikologo klinikoa), zahartze-prozesuan osasun mentala zaintzearen garrantzia eta zailtasunak jorratuko dituena.

Moderatzaile lanetan Gizaide Fundazioko zuzendaria, Onintza Lasa, izango dugu, eta jardunaldian elkarrizketa eta talde-lanerako tartea ere izango da.

Bidetik Donostiako Seminarioan izango da, 10:00etatik 14:00etara. Amaitzerakoan, pintxo-amaiketako txiki bat eskainiko da.

Ohi bezala, eta topaketaren antolaketa errazteko, aurrez izena ematea eskatzen dizuegu honako inprimakiaren bidez (izena emateko azken eguna: URTARRILAK 28).

IZEN-EMATEAK BIDETIK

 

KARTELA BIDETIK 2025

 

Eta aurtengo saiora joan baino lehen, iazkoa gogoratu nahi baduzu:

BIDETIK 2024

 

Zure zain egongo gara!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.