
200 lagunek aukera izan zuten BIDETIK topaketan -Pastoral Soziokaritatiboaren topaketa (Osasun eta Espetxe Pastoraltza, eta CARITAS GIPUZKOA)- Patxi Alvarez de los Mozos entzuteko, munduko hainbat lekutan misioan zaildutakoa. Jesuita, munduko egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren nondik norakoak azaldu zituen, bai eta zalantzaz eta bizitzeko ziurgabetasunez beteriko gure bizitzetan errealitate horrek zer eragin duen ere.
Bizi garen munduan gizarte-erreferentziako puntuak desegin egin dira. Eta, beraz, non aurki dezakegu esperantza? Esperantza, ezeren gainetik, porrotari aurre egin eta eustea da, bizitza eta sufrimendua partekatzea, txikitasunetik bizitzeko aukera sor daitekeela sinestea. Aukeraren, albiste onaren, iristeko dagoen Erreinuaren sortzaileak gara beste hainbatekin batera.
Hona hemen gure parrokia-komunitateetako hiru erronka, esperantza izateko eta garatzeko:
- Laikotzaren komunitatea sortzea, gure aldean desberdinak diren beste pertsona batzuekin topaketarako lekuak eraikitzea.
- Gizartea, komunitatea, auzoa sortzea, beste gizarte-talde batzuekin batera.
- Frantzisko Aita Santuak esaten duenaren haritik, denbora, prozesuak eta aukerak lehenestea, lekuaren, konkisten eta lurraldeen aurretik.