
Gaur, maiatzak 9, larunbata, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna da. Bidezko Merkataritzaren eskutik, gure erosketa moduen oinarri diren balioei buruz hausnartzeko eta gogoeta egiteko unea aproposa dela uste du CARITAS GIPUZKOAk.
Eta agian, gure ohituretan ere aldaketaren bat bultzatu dezakegu. Zergatik ez! Adibidez, gure osasuna zainduko duten kalitatezko produktuak aukeratzeko unea da; ekoizleen lan-baldintza duinak bermatu eta haurren esplotazioa beste behin gaitzetsi eta alboratu; jatorriko komunitateen bizi eta lan baldintzen hobekuntza sustatu, eta genero-berdintasuna errespetatu.
Ekonomia eredu berri baten aldeko apustua egiten dugu. Hori guztia ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz, eta nekazarien ustiategi txikietan landu eta ekoitzitako produktuak bultzatuz. Zer diozu? Egingo al duzu CARITAS GIPUZKOArekin bat?