fbpx "BIHOTZ-BIHOTZEKO ESPIRITUALTASUNA" TAILERRA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
"BIHOTZ-BIHOTZEKO ESPIRITUALTASUNA" TAILERRA
"BIHOTZ-BIHOTZEKO ESPIRITUALTASUNA" TAILERRA
taller espiritualidad

Dimentsio espirituala zaintzea zaila da, ez bakarrik gure gizartearen berezko bizi-erritmo bizkorragatik, baizik eta espiritualtasuna ulertzea egunerokotasunetik at denborak eta espazioak behar dituen zerbaitekin lotuta dagoelako, edo mundu guztiak beti eskura ez duen aukera pertsonal gisa ulertzen delako.

Ulertzen dugu Jesusek, Ebanjelioan, bere bizitza konkretuan pertsonaren bila ateratzen den Jainkoa erakusten digula. Ulertzen dugu, halaber, Caritasen sustrai ebanjelikoak bere ekintza guztiak elikatzen dituela zaintzeko eta zerbitzatzeko helburuan.

Horregatik, hileko tarte hau eskaintzen dugu, zaintzen duenak bere burua zaindu dezan, egunerokotasunaren erdian, indarrak freskatzeko, ilusioak berpizteko, kezkak partekatzeko eta elkarri laguntzeko.

"Bihotz-bihotzeko espiritualtasuna"k, alde batetik espazio fisiko egonkor bat, eta bestetik, giza espazio abegitsu bat hartzen dituen proposamen bat izan nahi du. “Pilak kargatzeko” giza espazioa. Hau da, giza espazioa, eta horregatik, bihozduna.

Tailer bakoitzaren metodologiabeti izango da aktiboa. Hau da, hainbat esperientzia biziz, azkenean, bizi izandakoari hitza eman ahal izango diogu, eta horrek gure bizitzetan eta Caritasen egiten dugun lanaren esparruan, nola eragin dezakeen galdetu.

Hartzailea: Caritasi lotutako edozein pertsona

Hizlaria: Elena Andrés

Elena Andrés: 17:00etatik 19:30era

  • Urriak 6
  • Azaroak 17
  • Abenduak 15
  • Urtarrilak 12
  • Otsailak 16
  • Martxoak 9
  • Apirilak 20
  • Maiatzak 11
  • Ekainak 8

Lekua: Aldapeta Maria Ikastetxea (Donostia)

Taldea gehienez 20 lagunekoa izango da, eta, hasiera batean, lantegiko saio guztietan emango dute izena. Behin izena emanda, zure plaza baieztatuko dizugu.

 

Izena eman

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.