fbpx Bihotzdun Enpresen 3. jardunaldia: izena eman! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Bihotzdun Enpresen 3. jardunaldia: izena eman!
Bihotzdun Enpresen 3. jardunaldia: izena eman!
empresas24

Arizmendiarrieta Fundazioarekin batera antolatu dugun jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zuen interesekoa izango delakoan gaude.

Datorren apirilaren 25ean izango da, osteguna, 17:30etan, Gipuzkoako Ganberako egoitzan (Tolosa hirbidea, 75. Donostia). Bi mahai-inguru izango dira (lehenengoa enpresekin, bigarrena agenteekin), eta haiekin gaur egungo lan-merkatura sartzeko orduan topatzen ditugun aukerak eta zailtasunak aztertuko ditugu.

Hasierako mahaian, CIE Automotive, Arcelor Mittal eta Eroskik hartuko dute parte; eta bigarrenean, Lanbide, Sarea Fundazioa eta Caritas Bizkaiko ordezkariak izango ditugu. Topaketan, Caritas Gipuzkoako Ekonomia Solidarioaren alorreko memoria-datuak ere aurkeztuko dizkizuegu.

Lana lortzeko zailtasunak asko kezkatzen gaituzte Caritasen eta, gainera, badirudi etorkizunean areagotu egingo direla. Horregatik, gure egoitza eta programetan parte hartzen duten pertsonen lan aukerak areagotzen lagundu nahi dugu, haien bizitza proiektua martxan jarri dezaten, era honetan, gure lurraldeko ekonomia eta garapean ekarpena eginez.

Gustatuko litzaiguke topaketan parte hartzea eta zuen iritziak jasotzea. Hori bai, arren eskatzen dizuegu etortzekoak bazarete baieztatzeko, esteka honen bidez:

 

                                                                                                   IZENA EMAN HEMEN   Zuen zain egongo gara!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.