fbpx BIZIRAUPENERAKO ETA DIRU-SARRERA LAGUNTZAK - 2024 memoria | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BIZIRAUPENERAKO ETA DIRU-SARRERA LAGUNTZAK - 2024 memoria
BIZIRAUPENERAKO ETA DIRU-SARRERA LAGUNTZAK - 2024 memoria
subsistencia

Biziraupena bermatzea, giza duintasunaren oinarri

 

Diru-sarrera nahikoak eta egonkorrak izatea ezinbesteko baldintza da oinarrizko eskubideak eskuratzeko, hala nola, elikadura, etxebizitza, osasuna edo parte-hartze soziala. Pertsonek edo familiek bere bizi-beharrak asetzeko gutxieneko baliabide ekonomikorik ez duten egoerei erantzuten die laguntza esparru honek.

 

Gizarte bazterketaren dimentsio nagusi bati heltzen dio: gabezia material iraunkorra, prestazio publikoak eskuratzeko zailtasunek larriagotua, langabeziak, lan prekarioak, genero-desberdintasunak, migrazio-prozesuek edota oztopo administratiboek. Arlo honetan, Caritasek duintasunez bizirautea bermatzeko lan egiten du, premiazko beharrak arintzeaz gain, laguntza eta autonomia prozesuak indartzen dituzten laguntzen bidez.

 

Zertan datza bidelaguntza?

biziraupena

 

Parrokietako Caritas-ak: gertutasuna eta hurbileko erantzuna

Caritasera hurbiltzen diren pertsona gehienek parrokien bidez egiten dute. 76 dira elizbarruti osoan, eta parrokietako Caritas hauek lehen harrera egiten dutenak dira: lasaitasunez entzunez, goxotasunez pertsonak eusten, egoera bakoitza baloratuz eta egunerokotasunak errazten duen gertutasunetik bidelagun izanez.

Lurralde osoan hedatua dagoen giza-sare hau gure ekintzaren bihotz bizia da. Bertan sortzen dira lehen harremanak eta hurbileko erantzunak. Bidelaguntza jaiotzen den lekuan, sarritan, itxaropena pizten da.

 

Atzemandako inpaktuak

  • Larrialdiko egoerak arintzea baliabiderik gabeko/diru-sarrera nahikorik ez duten familietan.
  • Gutxieneko egonkortasun baldintzak mantentzea.
  • Autonomia prozesu zabalagoetarako zubi funtzioa.
  • Gizarteratze prozesuei bide ematen dien ikuspegi integrala.

Etorkizuneko erronkak

  • Gizarte-prestazioetarako sarbidea erraztea, oztopo administratiboak eta laguntza falta gaindituz.
  • Bazterketa digitalari erantzutea alternatiba eskuragarriekin eta akonpainamendua eskainiz.
  • DBEaren nahikotasuna indartzea, bizitza duina bermatu dezan.
  • Prozesu konplexuen aurrean, Lanbiderekin eta Gizarte Zerbitzuekin koordinazioa hobetzea.

 

MEMORIA OSOA IRAKURRI

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.