
Datorren ostiralean, azaroak 23, Black Friday eguna ospatuko da. CARITAS GIPUZKOAren Ekonomia Solidarioa sailetik kontsumitzeko beste eredu bat aldarrikatzen dugu: kontsumo arduratsuagoan oinarritzen dena eta Bidezko Merkataritzaren alde apustu egiten duena, hain zuzen ere.
Donostiako beste taldeekin batera ostiral arratsaldean Loiola kalean, FNAC-en ondoan, 16:00etatik 20:00etara egongo gara, gaiaren inguruan performance bat egiteko asmoz.
Gonbidatua zaude. Zatoz!
- Tokia:
Calle Urbieta 9
20006 DONOSTIA
Espainia - Hasiera data: 23/11/2018
- Hasiera ordua:
16:00
- Amaiera ordua:
20.00