
Azaroak 29an, ostirala, Black Friday: mundu mailan neurririk gabeko erosketako eguna.
Gure artean beste merkatu eredu bat bultzatu behar dugula uste du CARITAS GIPUZKOAk. Hau da, produktuak ekoizteko dugun modua aintzakotzat hartu, lan baldintza duinak ziurtatu, eta ingurugiroari begirunea lehenesten dion eredua.
Kontsumo Arduratsua ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Hau guztiaren berri emateko, ostiralean (azaroak 29), Donostiako Loiola kalean aurkituko gaituzu.
Bertan, Bidezko Merkataritza ezagutzeko aukera izango duzu. Eta gainera, photocall-a, puzzleak, clown-a, eta hainbat sorpresa gehiago topatuko dituzu.
Anima zaitez eta AZALDU!
- Tokia:
calle loiola kalea
20005 DONOSTIA SAN SEBASTIÁN
Espainia - Amaiera ordua:
Azaroak 29 de noviembre