Bolivia egoera sozial eta ekonomiko bereziki zaila bizitzen ari da.
Oinarrizko elikagaien prezioaren igoerak, ezegonkortasun ekonomikoak eta lan prekarietateak zuzenean eragiten diete pertsona eta familia askori, batez ere, aurretik ere diru-sarrera oso baxuekin bizi zirenei.
2025ean, prezioen igoera handia jasan zuen herrialdeak. Elikagaien Munduko Programaren arabera, Boliviak % 20,40ko inflazio metatuarekin itxi zuen urtea, mende honetan erregistratutako altuena, eta igoera garrantzitsuak jasan zituen ogia, arroza, haragia, oilaskoa, esnea eta olioa bezalako oinarrizko produktuen prezioetan.
Egoera horrek, familia askok elikadura nahikoa eta askotarikoa izateko duten gaitasuna murrizten du. Egoera horri, egiturazko errealitatea gehitu behar zaio: biztanleriaren zati handi batek enplegu informaletan egiten du lan, egonkortasun ekonomikorik gabe eta gizarte-babeseko sistemetarako aukera nahikorik gabe.
Pobreziak haurrak bereziki kolpatzen ditu, bai eta landa komunitateak eta komunitate indigenak, adinekoak, gaixotasunarekin edo desgaitasunarekin bizi direnak eta bakarrik dauden emakumeak buru dituzten etxeak.
Caritas Gipuzkoak eta Caritas El Altok elkarlanean jarduten dute egoera larrian dauden pertsona eta familiak laguntzeko, batez ere landa-eremuetan. 2025ean, Caritas Gipuzkoak 130.000 eurorekin babestu du proiektu hau. Diru hau, elikagai, higiene eta garbiketa produktu, sendagai eta eskola-materialez hornitzeko da, bai eta haur eta nerabeek hezkuntza prozesuarekin jarraitu ahal izateko ere.
Lankidetza hori Caritasen Anaiarteko Lankidetzaren esparruan kokatzen da, Caritas desberdinen arteko elkartasunean, elkarrekiko laguntzan, duintasun partekatuan eta tokiko komunitateekiko lanean.
Caritasen Anaiarteko Lankidetza gogorarazten digu laguntzea beste komunitate kristau batzuekin batera ibiltzea dela, duintasun partekatutik eta gehien sufritzen dutenekiko konpromiso amankomunetik abiatuta.
Lagundu proiektu honi.
Zure ekarpenak Bolivian premia larrian dauden pertsonei eta familiei laguntzea bermatzen du.