fbpx Boluntario berrientzako informazio-saioak: izena eman ezazu! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Boluntario berrientzako informazio-saioak: izena eman ezazu!
Boluntario berrientzako informazio-saioak: izena eman ezazu!
voluntariado

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen aldeko ekarpena egin nahi al duzu gizartean?


Irailean, Caritas Gipuzkoak abian jarriko ditu berriro boluntario izan nahi duten pertsonei zuzendutako informazio-saioak. Lehenengoak irailaren 5ean eta 12an izango dira, baina urtarrilera arteko egutegia finkatu dugu jada.


Ordubete inguruko hitzaldiak dira, eta bertan Caritas Gipuzkoa zer den azalduko dizugu, zer arlotan eta zer programatan egiten duen lan eta boluntariotza nola ulertzen dugun. Elkar ezagutzeko aukera ere izango da, eta zure kezkak eta zergatik izan nahi duzun boluntario azaltzeko. Honez gain, gure proiektuari zer ekarpen egin diezaiokezun entzun nahi dugu. 


Informazio-saio batera joateak ez dakar inolako konpromisorik, baina, hori bai, aldez aurretik izena ematea eskatzen dizugu hitzaldiak ahalik eta erosoen eta egokien prestatu ahal izateko. Formulario honen bidez eman dezakezu izena:

 

FORMULARIOA


Zure zain gaude. Ez dugu dudarik emateko asko duzula.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.