fbpx BOLUNTARIO GAZTEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BOLUNTARIO GAZTEA
BOLUNTARIO GAZTEA
GAZTEAK

Zuregana jotzen dugu, boluntario gazteek CARITAS GIPUZKOA bertatik bertara ezagutu eta erakundean kolaboratzeko prozeduraren berri emateko.

Hilero, informazio-saio bat eskainiko dugu, gizarte-gai jakin bati buruzkoa, eta, horrez gain, CARITAS GIPUZKOA zer den, zein programa ditugun eta laguntzen diegun pertsonekin nola lan egiten dugun azalduko dugu.

Boluntario gaztea izan nahi dutenek, ikasturtean emango diren hitzaldi informatibo espezifiko guztietan parte hartzeko aukera izango dute, edo gehien interesatzen zaizkienetan. Ezinbestekoa da boluntariotza lanetan hasteko, gutxienez saio batean parte hartzea.  

Informazio-saioak 18:00etan izango dira, Salamanca Pasealekuko 2. zenbakian (Donostia), eta zentro edo programa bakoitzera bisitak ere egingo dira.  

Hitzaldi hauetariko batean parte hartu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan, e-posta bidez, boluntarioak@caritasgi.org edo 943 44 0744 telefono-zenbakira deituz.

Eskerrik asko gure erakundeko kide izateko eta beharra duten pertsonei laguntzeko duzun interesarengatik. CARITAS GIPUZKOArentzat boluntariotza gaztea gure gizartea eraldatzeko tresna oso garrantzitsua da.  

CARITAS GIPUZKOAren jarraipena gure webgunearen eta sare sozialen bidez egin dezakezu.  

Informazio gehiago:

https://www.caritasgipuzkoa.org/eu/zure-beharra-dugu/egin-zaitez-boluntario

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.