fbpx Boluntario izateko informazio-saioak Gipuzkoa osoan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Boluntario izateko informazio-saioak Gipuzkoa osoan
Boluntario izateko informazio-saioak Gipuzkoa osoan
Boluntario izan nahi duzu?

Ba al dakizu boluntario izateak zer esan nahi duen? Pertsona guztiei aukerak eskaintzen dizkien gizartea eraikitzen lagundu nahi duzu? Ez duzu denbora askorik baina bai laguntzeko grina?

Aurten, lehenengo aldiz, Caritas Gipuzkoak eskualdez-eskualde eskainiko ditu boluntario izateko informazio-saioak. Urritik hasi eta datozen astetan, Irun, Beasain, Andoain, Zarautz, Azpeitia, Eibar, Arrasate eta Donostian izango gara.

Hitzaldi hauek inoiz boluntario izatean pentsatu duen edonorri baina oraindik erabakia hartu ez duen edonorri zuzentzen zaio, adin, jatorri edota egoera mugarik gabe. Boluntariotza egiteko moduak eta lan-esparruak oso anitzak dira: etxerik gabeko pertsonak, buruko gaixotasunak dituztenak, emakumeak, haurrak, sentsibilizazioa...

Hori bat, bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea Caritas Gipuzkoaren web orrian edo telefonoz, 943 44 07 44 zenbakian. 

Izena eman ezazu! Zure zain gaude!

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.