
Caritaseko boluntario izateak esan nahi du doaneko zerbitzu bat eskuzabaltasunez, askatasunez eta erantzukizunez egitea, komunitatearen onurarako eta planteatzen diren helburu eta printzipioekin bat etorrita. Pertsonak dira gure lanaren erdigunea; pobrezia eta bazterkeria jasaten duten pertsonak, batez ere.
Boluntariotza gure aberastasun nagusietako bat da. Caritaseko 68 elizbarrutietan parte hartzen duten 64.000tik gorako boluntarioei esker, itxaropena ematen diegu gure gizarteko pertsona babesgabeenei, gure ahaleginen, energiaren, denboraren eta eskuzabaltasunaren bidez.
GAZTEA naiz! Nik ere ekarpen bat egin dezaket pertsona gisa: nire balioak, nire poza, nire gaitasuna amesteko eta sortzeko, nire jakin-mina, nire energia, nire bizitzeko eta partekatzeko gogoak, NIRE ESKUZABALTASUNA.