fbpx BOLUNTARIOEN GALA: G.E.E. PRAKTIKAN JARTZEN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BOLUNTARIOEN GALA: G.E.E. PRAKTIKAN JARTZEN
BOLUNTARIOEN GALA: G.E.E. PRAKTIKAN JARTZEN
GALA_VOLUTNARIADO25

Azaroaren 29an, larunbata, 'G.E.E. praktikan jartzen' Boluntarioen IV. Gala ospatuko dugu Seminarioan, ekintza boluntarioa eta gure erakundeari egiten dion ekarpena balioesteko topagunea. Izan ere, Caritas boluntariotza erakundea DA.

Gizarte Ekintzaren Eredua eguneratzeko egiten ari garen elkarlanaren barruan, edizio honetan hamar esperientzia eta proiektu aurkeztuko dira. Horietan, boluntarioek funtsezko zeregina dute pertsonen bidelaguntzan eta komunitatea indartzeko, justizia soziala eta aukerak sustatzeko, gaitasunak bultzatzeko eta senideen arteko maitasuna praktikan jarriz. Hori da, ez besterik, G.E.E. praktikan jartzea.

Ibilbide honek egunero Gipuzkoa osoan zehar boluntario ugarik egiten duten lan isila erakutsiko du: Goierriko gaztelaniazko eskoletatik hasita, Lasarte-Oriako Kummeren eskola laguntza, parrokietan egiten den harrera; Lamorus, Bidean, Altza Baratza edo Zubia bezalako proiektuek eskaintzen duten akonpainamendua, edo Bihotzdun Enpresen ekimenak edo elikadura txartelak, aukerak handitu eta autonomia pertsonala sustatzea helburu dutenak.

Beste proiektu batzuk ezagutzeaz eta hainbat esperientziatatik ikasteaz gain, Boluntarioen Gala elkar ezagutzeko, dibertitzeko eta Caritasen jarduerari boluntarioen eskutik eusten dioten pertsonen konpromisoa eta sormena aitortzeko eta eskertzeko hitzordua da. Elkarri inspiratzeko eta gure misioaren zentzu komunitarioa indartzen jarraitzeko gunea.

Boluntariotzaren IV. Gala azaroaren 29an Seminarioan (10:00-14:00) ospatuko dugu. Amaitzean, lunch txiki bat partekatuko dugu. Parte hartu nahi baduzu, ondorengo galdetegian izena eman besterik ez duzu.

Zure zain gaude!

 

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.