
Espainiako Caritas Konfederazioak aurten ere, 2020ko Udako Eskola antolatu du. Aurtengo edizioa desberdina izango da, baina Caritasek prestakuntzaren alde egindako apustua ez da batere aldatu.
Hori dela eta, erakundeak Caritasko gonbidatu nahi ditu bizi dugun garaiarekin bat datorren on line gune batera.
Hausnarketarako eta lanerako gune bat sortu nahi dute, eta horretarako ahots baimenduak erabiliko dituzte, pentsatzeko eta pandemia osteko etorkizunari aurre egiten laguntzeko.
Esteka honetan eransten dizugu informazio guztia.
2020ko Udako Eskolak bi ikastaro mota ditu:
IREKIAK. 1. eta 4. zenbakien arteko ikastaroak (programan kolore horia/laranja dutenak). Ezaugarria: ikastaro honek ez du leku mugarik, eta Caritasko edozein pertsonak izena eman dezake.
LEKU MUGATUA: 5. eta 8. zenbakien arteko ikastaroak dira (kolore berdea programan). Edukiera mugatua dutenez izen ematea gure Caritasen bitartez egin beharko da (Mabel, harremanak@caritasgi.org ).
5., 6., 7. eta 8. ikastaroetan Elizbarrutiko Caritas bakoitzak gehienez ere bi pertsona izanen ditu ikastaro bakoitzean, eta Elizbarrutiko Caritas bakoitzak lau ikastaro horietako bitara joateko aukera izango du.
Izena emateko epea, ekainaren 26an bukatuko da.