Jaime Tapiak, Gasteizko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria (eta egungo Caritas Euskadiko zuzendaria); Elena Unzueta Torrek, Caritas Bizkaiko zuzendaria; eta José Emilio Lafuentek, Caritas Gipuzkoako idazkari nagusia parte hartu dute agerraldian lurraldeetako Caritasen ordezkari gisa.
Hitzaldiak legebiltzarreko taldeekin FOESSA txostenak erakusten duen gizarte-errealitateari buruzko ikuspegi sakona partekatzeko aukera eman du, pobrezia ekonomikotik harago. Gizarte-bazterkeria fenomeno konplexu eta metagarria da, bizitzako hainbat dimentsiotan eragiten duena eta gizartean parte-hartzea zailtzen duena.
Aztertutako elementuen artean, etxebizitza bazterkeria soziala eragiten duen faktore erabakigarrietako gisa azaltzen da. Prezioen etengabeko garestitzeak eta diru-sarrerekin duen desoreka gero eta zaurgarritasun egoera handiagoak eragiten ari bititu. Gaur egun, Euskadiko sei pertsonatik batek bizitegi-bazterketaren ezaugarriren bat du, eta 122.000 etxetan etxebizitza eta hornidurak ordaintzeko adina baliabide bideratzen dira, eta, horiei aurre egin ondoren, pobrezia larriaren mugaren azpitik geratzen dira.
Txostenak, halaber, nabarmendu du enpleguaren berreskurapenak ez duela bizi-baldintzen hobekuntzan behar adinako eraginik. Bizitzaren kostuaren igoera, bereziki etxebizitzarekin lotutakoa, prekariatze-prozesu bat bultzatzen ari da, gero eta pertsona eta familia gehiagori eragiten diena.
Testuinguru honetan, Cáritas Euskadik etxebizitza politika publikoen erdigunean kokatu behar dela azpimarratu du, autonomia, egonkortasuna eta gizarteratzea baldintzatzen dituen oinarrizko eskubidetzat hartuta. Era berean, etxebizitza, enplegua, babes soziala eta fiskalitatea modu bateratuan landuko dituzten erantzun integralak bultzatzeko deia egin du.
FOESSAk, gainera, norabide berri baterantz aurrera egitea proposatzen du: bizitza erdigunean jarriko duena, erakunde publikoen rola sendotuko duena eta gizarte-elkartasuna sustatuko duena. Proposamen horren bidez ez da soilik desberdintasunaren ondorioak arindu nahi, baizik eta bere jatorritik saihestu ere.
AGERRALDIKO TESTU OSOA IRAKURRI
