fbpx CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU
CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU

Euskadiko Caritas unitateek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean.

Asteburu honetan, Caritasek 2015-2016 ekitaldiari dagokion kanpainaren berri emango du parrokia guztietan

2016ko maiatzaren 25a.- Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da.

Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Elizbarrutietako hiru Caritasen artean.

Boluntarioak martxan

Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250 boluntario aritu ziren Caritasen programak dinamizatzen eta Erakundearen arreta jasotzen duten pertsonei laguntza ematen. Caritasen ikuspegitik, boluntarioak dira Elizaren karitate eta gizarte ekintzaren motor handia.

Pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da

Euskadiko Caritasek desberdintasun egoera handia antzeman dute lurralde osoan. Egoera horren ondorioz, familia babesgabeenek prekarietate eta kronifikazio egoerak jasaten dituzte.

Caritasen aurreko txostenetan gertatu den moduan, honetan ere sareen desgastea aipatu dugu. Horrek are kalteberago bihurtzen ditu familiak. Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioari buruzko FOESSAren azken txostenean (2016ko apirila) ateratako ondorioen ildo beretik, pobrezia heredatzeko faktoreak honakoak dira, beste batzuen artean: ikasketa-maila, lan okupazioa eta errenta maila. Txostenaren arabera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria arrisku handiena adingabeak dauden familiek daukate. FOESSAren ustez, arrazoietako bat da berariaz familientzako prestaziorik ez dagoela. Horren harira, Europako beste gizarte eredu batzuk hartzen ditu erreferentziatzat, familia eta haurtzarora bideratutako prestazio unibertsaletan oinarritutako sistemak baitaude.

Caritasek, gainera, bakardadearen gaiari heltzearen garrantziaz ohartarazi nahi du, eta ez bakarrik pertsona nagusien arazo gisa. Caritasek sareak finkatu eta harremanetarako espazioak egokitu nahi ditu beste kolektibo batzuetan ere, hala nola emakumeak, haurtzaroa, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak...

Gizarte Babeserako euskal Sistema

Zentzu horretan, Caritas Euskadik gizarte babeserako euskal sistemaren balioa aitortu nahi du, beste autonomia erkidego batzuetarako erreferente eta eredu denez gero. Bereziki Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarteratze arloko beste baliabide batzuk, gizarteratze larria eta desberdintasun egoerak saihesten laguntzen dutelako. Hala ere, Caritasek hobekuntzak egiteko beharra ikusten du, bai laguntza horien kudeaketa eta helmenari dagokionez, gizarteratze-funtzioaren garapenari dagokionez ere.

Enplegu eta ekonomia solidarioa

Bestalde, Caritasek lan zintzoaren erronkari erantzuten jarraitu nahi du. Desberdintasuna handituz doa eta enpleguak prekarioak dira. Horren aurrean, Caritas ekonomia aukera alternatibo eta solidarioak lantzen ari da, egungo eredu ekonomikoa eraldatzen laguntzeko eta pertsonengan zentratutako beste bat eraikitzeko, denon onurarako.

Kanpaina instituzionala

Corpus Christi (igandea, maiatzak 29) ekitaldia dela eta, urtero Caritasek kanpaina instituzional bat jartzen du abian hiru Euskal Elizbarrutietako parrokia, ikastetxe eta instituzio erlijioso guztietan. Diru-bilketak egingo dira kristau komunitateak Caritasen ekintza babestu eta gure gizarteko pertsona kalteberenei laguntza emateko.

Informazio gehiago:

Carmelo Corada, Cáritas Bizkaia
94 402 00 99 (73) /  665 72 38 96

Jon Odriozola, CARITAS GIPUZKOA
943 44 07 44

Macarena Domaica, Cáritas Vitoria
945 23 28 20 /  688 80 41 43

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.