Corpus Christi egunaren inguruan, Caritas Euskadik, erakundearen 2019ko memoria aurkezten du. Aurkezpena, martxoan hasi zen COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren testuinguruan egin da. Krisi honek, gizarte gisa, gizarte-krisi bat eragin du, eta haren intentsitate guztia zein iraupena oso da zaila kuantifikatzen, eta larrialdia baino lehen zeuden gizarte-arrailak zabaldu ditu.
Caritasek, bere gizarte-ekintzaren bidez, eragin handiagoa jasaten ari diren eta gizarte-desberdintasunaren eta urrakortasunaren egoera larriagotzen ari zaien pertsona horietatik gertu jarraitzen du. 2019an, Caritas Euskadik, 27.802 lagun artatu zituen (%57 emakumeak). Zeharkako onuradunengan gizarte-laguntza horiek duten eragina kontuan hartuta, 60.000 pertsona baino gehiagorengana iritsiko dela kalkulatzen da. Era berean, 2019an, Caritas Euskadik, 3.727.724 euroko zuzeneko laguntza ekonomikoak eman zituen oinarrizko beharrak asetzeko. Hori guztia 3.773 boluntarioren konpromiso solidarioari esker (%74 emakumeak).
CARITAS EUSKADIKO MEMORIA 2019