fbpx CARITAS GAZTEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS GAZTEA
CARITAS GAZTEA
gazte hitza

Gazteak gure gizartearen oraina eta etorkizuna dira, haien protagonismoa gaur egun eta datozen urteetan, ukaezina. Justizia, berdintasuna, duintasuna eta konpromisoa bezelako balioak aldarrikatzen dituen gizarte orok kontuan hartu beharko ditu.

Zentzu honetan, Caritasek, ateak zabaltzen jaraitzeko asmoa du eta gazteekin bat eginez, elkarrizketa sortuz eta boluntarioen eta ikaskuntzaren inguruan dituen kezkei erantzuna eman nahi die.


Horregatik, azaroaz geroztik, eta Hezkide Eskolaren laguntzarekin, programa berri bat jarri dugu abian, CARITAS GAZTEAK izenekoa, gazteak zaindu eta gure erakundearen barruko ibilbidean lagundu nahi dituena, haien protagonismoa sustatuz.

Sei jarduera-ildo nagusi jarriko ditugu abian gazteekin.

1. Boluntario berriei harrera egitea ibilbide bereizi batean. Boluntario izan edo laguntza eman nahi duten gazteei harrera egingo diegu nahi duten gazteak hartuko ditugu. Aldez aurretik web orrian inprimaki bat bete beharko dute.

HEMEN

2. Dagoeneko  Caritasen jardunean dagoen gazte jendearen harrera, zaintza eta laguntasuna.

3. Martxoaren 10ean, 18:00etatik 19:30era, jardunaldia eta hausnarketa CARITAS GIPUZKOAn.

4. Gazteen protagonismoa gidatuko duen talde eragile baten sorrera

5. Gazteak inguruan dituzten gizarte-eragilei aurkeztu eta lan egin (unibertsitateak, ikastetxeak... ).

6. Auzolandegiak antolatuko ditugu, Caritasen gizarte-ekintza, eta inguruko zein munduko errealitateak ezagutarazteko.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.