fbpx Caritas Gipuzkoa Gazarekin bat | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Caritas Gipuzkoa Gazarekin bat
Caritas Gipuzkoa Gazarekin bat
pray_for_gaza

Badira aste batzuk Lur Santuko tragedia humanitarioaren lekuko garela. Zaurituak eta hildakoak milaka dira; desplazatuak ehunka mila, eta etengabe ari dira handitzen egunero. Gipuzkoako Caritasen, Caritas Internationalis Konfederazioko kide garen aldetik, tinko eusten diogu Jerusalemgo gure Caritas arrebaren ondoan, eta gure presentziarekin eta babesarekin erantzungo diogu haren deiari.

Hala ere, une honetan, ezinezkoa da Gazan hain beharrezkoa duten laguntza humanitarioa hara sartzea, eta oraindik ez dago tragedia honen ondorioak jasaten ari diren herritarrei gure laguntza modu zuzenean eta eraginkorrean helarazteko modurik. Caritas Internationalis bere erantzuna prestatzen ari da, Gazara sartu eta gure elkartasuna bideratu ahal izateko modua sortzen denerako. Zehazki, honela bideratuko da elkartasun hori: osasun-arreta emanez, sendagaiak banatuz, higiene-kitak eta premia larriko beste artikulu batzuk entregatuz, baita arreta psikologikoa emanez ere.

Alde horretatik, Gipuzkoako Caritasek konpromisoa hartu du hurrengo hilabeteetan emango den lehenengo erantzuna babesteko, Gazako behartsuenengana, azkenekoengana eta arretarik jasotzen ez dutenengana iristearren. Horretarako, ahal denean, elkartasunerako deia egingo diegu parrokia guztietako Caritasei eta Elizbarrutiko elkarte osoari, gatazka latz honen biktima nagusi diren herritar errugabe eta behartsuei lagundu ahal izateko.

Duela egun batzuk, urriaren 27an, Francisco Aita Santuak deiturik, gure gotzain Fernando jaunak Artzain Onaren katedralean bildu gintuen, "gatazka honetan alderdi bakarraren alde egitera: bakearen alde, otoitz eginez, gorputz eta arimarekin".

Zuen esanetara gaituzue, eta Caritasen ekintzaren aurrerapenen berri ematen jarraituko dugu, aurrerapen horiek gertatu ahala.

Jaso ezazue agur bero bat,

Donostiako Elizbarrutiko Caritas

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.