
Xabier Andonegik, Elizbarrutiko Pastoraltza Sozialaren eta Misioen bikarioa, eta Koldo Murok, Misio eta Lankidetza zerbitzuko arduraduna, oraintsu, bi proiektu inauguratu dituzte Kenyako hegoaldean dagoen Namangako San Paul parrokian.
Lagunduriko proiektuetariko batek, ur bilketa sistemak, alegia, Quebec-eko Misiolariei, parrokiko ikastetxeari, eta edateko urik ez duten ehunka herritarrei zerbitzua emango die. Bigarren proiektuari esker, Namangako St. Paul-eko parrokiko eskolako sukaldea eta komunak eraiki ahal izan dira.
CARITAS GIPUZKOAk ez du zalantzarik izan, lehen unetik, ehunka pertsonei, eskutik eskura mesede egiten dieten proiektu txiki hauek babesterako orduan, izan ere, Namangako pertsona behardunen artean, eragin baikorra izango baitute.
Bi proiektu hauek gauzatzeko, 40.000€ko diru laguntza luzatu du CARITAS GIPUZKOAk.