fbpx Caritas Gipuzkoa Lur Santuarekin: ZURE EKARPENA EGIN! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Caritas Gipuzkoa Lur Santuarekin: ZURE EKARPENA EGIN!
Caritas Gipuzkoa Lur Santuarekin: ZURE EKARPENA EGIN!
Tierra_Santa

Caritas Gipuzkoa Jerusalemgo Caritasek egindako deiaren erantzunari gehitu nahi da, Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa eramateko. Laguntza-eskaera joan den urtarrilaren 4an aktibatu zen Caritas Internationalisen bitartez, eremu horretako herritarrei laguntzeko, bai eta Zisjordaniako familiei ere, azken horien egoera ekonomikoa eta soziala larriagotu egin baita gatazkaren ondorioz.

Horretarako, Espainiako Caritasek 250.000 euroko lehenengo bidalketa bat egingo du. Helburua da, batetik, lehen mailako zerbitzu medikoa ematea, eta, bestetik, laguntza ekonomikoa eskaintzea, eskudirua emanez Gazako Zerrendan harrapatuta dauden familiei. Horrez gain, “Caritas, Lur Santuarekin” larrialdi-kanpaina hasi du, emaileen solidaritatea bideratzeko.

Jerusalemgo Caritasek, orain, Espainiako Caritasen babesa eskatu du, bere taldeak seguruago daudelako momentu honetan, operazioen logistika hobeto finkatuta dagoelako eta, ondorioz, gaitasun handiagoa dutelako eskala handiagoan laguntzeko.

 

Larrialdi-dei handia

Jerusalemgo Caritasek eskatutako eta Caritas Internationalisek aktibatutako larrialdi-deiaren aurrekontua 2,95 milioi eurokoa da. Burutzeko epea urtebetekoa izango da, eta, kalkuluen arabera, gutxi gorabehera 23.275 zuzeneko onuradun eta 35.720 zeharkako onuradun izango ditu.

“Gazako taldeek lehen mailako osasun-arreta, laguntza psikosoziala eta osasun mentalaren arloko arreta emango dituzte, eta familia zaurgarrienei eskudirua ematearen zeregina koordinatuko dute, familia horiek oinarrizko beharrak asetu ahal izateko. Era berean, Caritasek Gaza hirian duen osasun-zentroa birgaitzeko lanak egingo dira, gaur egun oso kaltetua baitago bonbardaketen ondorioz, eta ahalik eta lasterren jarriko da martxan. Zisjordanian, eskudiru-transferentzia gisa emango da;laguntza, familia zaurgarrienek aukera izan dezaten elikaduraren edo alokairuaren gastuei aurre egiteko, edo oinarrizko beste gauza batzuk erosteko”, azaldu du Espainako Caritaseko Pablo Reyerok.

Caritas Internationalisen azken egoera-txostenaren arabera, egunez egun gora egiten ari dira zibilen heriotzak, eta elikagaiak, edateko ura eta tratamendu medikoa eskuratzeko ezintasunak are arrisku-egoera larriagoan jartzen ditu herritar zibilak. Gainera, herritarren %85 etxetik kanporatu dute, etxebizitzen %60 baino gehiago suntsituta edo kaltetuta geratu da, eta itxi egin behar izan dituzte eskolak.

“Kontziente gara, zoritxarrez, krisi humanitarioa ez dela desagertuko epe laburrean; beraz, laguntza ematen jarraituko dugu ahal dugun artean, Konfederazioak esaten digun neurrian eta Jerusalemgo Caritasek eskatzen digun bitartean”, dio Reyerok.

 

Bazterketaren areagotzea Zisjordanian.

Krisiak, halaber, inpaktu handia du Zisjordaniako biztanleengan, neurri handi batean turismotik eta erromesaldietatik bizi baitira. Oroigarri-dendek, hotelek, turismo-gidariek eta ostalaritzaren sektorean lan egiten duten guztiek hiru hilabete baino gehiago daramatzate diru-sarrerarik gabe. Hiri batzuetan, biztanleen %70 baino gehiagok sektore horretatik ateratzen du bizibidea, eta milaka langile kaleratu dituzte.

Horrez gain, Israelen lan egiten zuten Zisjordaniako soldatapekoek eta langileek orain ezin dituzte kontrol-postuak zeharkatu, eta, beraz, lanerako baimenak galdu dituzte, eta murriztu egin dira beren diru-iturriak. Jerusalemgo Caritasen kalkuluen arabera, 170.000 pertsona inguru daude egoera horretan. Errealitate horrek krisi ekonomiko larria eta kezkagarria eragin du.

 

Su-etenerako deia

Dagoeneko 100 egun baino gehiago irauten ari den gatazka honetan bizitako sufrimendu ikaragarriaren aurrean, Caritasek su-etena eskatzen du berriro ere, eta bat egiten du Frantzisko aita santuak eta Caritas Internationalisek etengabe egiten duten bakerako deiarekin.

Espainiako Caritas Jerusalemgo Caritasen kolaboratzailea da duela hogei urte baino gehiagotik. Baterako lan horren helburua da Lur Santuko sufrimendua arintzea eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen beharrei erantzutea. Senideen arteko lankidetza-jarduerak Caritasen nazioarteko konfederazioaren markoaren baitan gauzatzen dira. Lankidetza horren bitartez, zenbait arlotako programak garatu dira, hala nola osasun-arreta, laguntza psikosoziala, elikadura-segurtasuna eta bizitzeko baliabideak sustatzea.

Zure laguntza behar dute

Egin dohaintza bat edo egin bat gure lanarekin

NOLA EGIN NAHI DUZU ZURE EKARPENA?

Banku transferentzia

TIERRA SANTA

Banku-kontuak

Kutxa
ES85 2095500107 1062435374
Laboral Kutxa
ES74 3035006041 0600100001
Fiare
ES11 1550000121 0005422720

Kontzeptua: Tierra Santa

Zordunketa kontuan

Ekarpena

Zordunketa kontuan

Zordunketa kontuan
Bankuko kontua
Sartu digitu guztiak eta ez ahaztu IBAN hasieran jartzea
Zenbat eman nahi duzu?
Zer maiztasun nahi duzu?
Nor zara?
contenedorempresa
contenedorpersonalfisica
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Arduraduna: DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS .Helburua: egindako dohaintzen kudeaketa, lotutako araudia betetzea eta erakundearen jardueraren berri emateko informazioa bidaltzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: Datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke eta informazio gehigarria eskuratu, web gunearen pribatutasun-atarian. www.caritasgipuzkoa.org

Bizum 38029

Bizumek akreditatutako GKE bat da Gipuzkoako Caritas.

Sartu Bizumen zure mugikorretik eta bilatu menuan DONAR aukera. Jarraian, hautatu edo bilatu Gipuzkoako Caritas edo sartu zuzenean bidalketa-kode hau: 38029.

Kontzeptua: Tierra Santa

BIZUMen bidez dohaintza bat egitea aukeratuta, zure online bankatik jardun beharko duzu dohaintza hori egiteko.

Nahiago baduzu Caritas arduratzea, aukeratu kargu bat kontuan hartzea eta eman zure datuak. Laguntza behar baduzu, deitu 943 440744 telefonora.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.