fbpx CARITAS GIPUZKOA MIGRATZAILEEKIN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS GIPUZKOA MIGRATZAILEEKIN
CARITAS GIPUZKOA MIGRATZAILEEKIN
TXALEKO

CARITAS GIPUZKOAtik gogoeta batzuk partekatu nahi ditugu gure lurraldera etorritako migratzaile, iragaitzazko migratzaile eta errefuxiatuen etorreraren eta azken hilabeteetan izan den hazkundearen inguruko analisiaren, posizionamenduaren eta erantzunaren inguruan.

Horrexegatik, pentsatu dugu egokia zela dokumentu hau partekatzea errealitate hori nolakoa den eta gure erantzuna eta ekintza soziala zein diren azaldu ahal izateko, migratzaileei duintasunez arreta emateko beste proposamen eta baliabide sozial batzuekin bat egiteaz gain.

«Dei-efektua» delakoa bezalako gaien, edota ikuspegi murriztaileen aurrean, CARITAS GIPUZKOAtik, erantzun globala eskaini behar dugu, eta beste agente sozial batzuekin koordinatu eta sarean lan egin

Ez gara larrialdiko harreretan espezializatutako erakundea, baina, beti erantzun izan dugu subsidiariotasun-printzipiotik.

Horrenbestez, CARITAS GIPUZKOAk lehentasunez egon behar du laguntza-prozesuetan, eta bertan eskaini behar ditu, hain zuzen, baliabide sozialak (baliabide materialak eta giza baliabideak).

Horrez gain, Gipuzkoako auzo eta hirietako bizikidetzari ere ekin behar dio.

Migratzaileekin egiten ditugun ekintzak zabalak eta anitzak dira, eta hainbat lan-esparru hartzen dituzte barne, besteak beste:

 •Harrera (parroki sarea). 
•Laguntza egiteko prozesu sozio-hezitzaileak, hezigarriak eta lan eremukoak, eta komunitate artekoak.
•Intzidentzia eta sentsibilizazioa.
•Ekintza humanitarioa.



Txostena

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.