fbpx CARITAS GIPUZKOA Sahel-ekin | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS GIPUZKOA Sahel-ekin
CARITAS GIPUZKOA Sahel-ekin
españ

SAHEL: ELIKAGAI FALTAGATIK SEI MILIOI PERTSONA BAINO GEHIAGO KALTETUAK

 

Elikadura-krisiak sei milioi pertsona baino gehiagori eragiten die dagoeneko Sahelen, eta horietatik 5 urte baino gutxiagoko 1,6 milioi pertsonak malnutrizio gogorra jasaten ari dira. 2012tik izandako elikadura-krisirik okerrena da.

 

Senegal, Mali, Burkina Faso, Niger, Txad, Mauritania, Kamerun iparraldea eta Nigeria ipar-mendebaldea dira elikadura-krisiak eragin dien herrialdeak. Hainbat faktorek eragin dute krisi hori.

Euri-eskasia

Aurtengo otsaileko datuek honako egoera hau iragartzen zuten: Burkina Fason, 600.000 lagun elikadura-krisi egoeran eta beren bizi-baliabideei eutsi ahal izateko elikagai-premiarekin; Txaden, 890.000 lagun baino gehiago; Malin, 800.000 lagun baino gehiago; Mauritanian, 620.000 lagun baino gehiago; Nigerren, 1.400.000 lagun baino gehiago; eta Senegalen, 550.000 lagun baino gehiago. Dagoeneko gainditu ditugu kopuru horiek.

2017an euri gutxi egin zuen, eta aurreikusteko zailak izan ziren. Horren ondorioz, familiek ez zuten behar adinako elikagai-erreserbarik izan eskasia-aldia pasatzeko. Urtero errepikatzen da egoera hori, ekainetik irailera bitartean, hurrengo uztara arte. Behar adinako ale-erreserbarik ez izateak arriskuan jartzen du hurrengo uzta, ez delako ereiteko ezer izaten. Eskasia horrez gain, kontuan hartu behar da elikagaien prezioak garestitu egin direla.  Zerealen prezioa %17 garestitu da munduan; bada, %20koa izan da igoera Malin, %25ekoa Burkinan eta %80 artekoa azken horren zenbait merkatutan.

Euri-gabeziaren eta horren ondorioz sortutako bazka-gabeziaren eraginez, zerealen mende daudenek ez, baizik eta ganadu-buruen mende bizi direnek, 2,5 milioi inguru abeltzainek, prezioak jaisten ari zirela ikusi dute, eta behar baino lehenago egin behar izan dituzte transhumantziak. Horrek gatazka gehiago eragiten ditu laborariekin, ganaduak pasa ahala beren uztak desagertuz joaten direlako.

 

Gatazka armatuak eta lekuz aldatutako pertsonak

Guneko gatazka armatuen igoera eta ahaztutako zenbait krisi ere batu behar zaizkio eskualdeak bizi duen egoera larriari.

 

Txad lakuko gatazkak Txadi, Nigerri eta Nigeriari eragiten die, eta 1.631.000 pertsonak barne lekualdaketak egin behar izan dituzte eta 322.000 errefuxiatu eragin ditu. 

Maliko gatazkak Burkina Fasori eta Mauritaniari ere eragiten die, eta 71.500 pertsonak barne lekualdaketak egin behar izan dituzte eta 207.000 errefuxiatu eragin ditu.

Segurtasun falta gero eta handiagoa denez eta Maliko eta Nigerreko gatazkek jarraitu egiten dutenez, kopuru horiei beste 250.000 eta 500.000 pertsona artean batzeko beldurra dago.

 

Caritasen erantzuna

Senegaleko, Nigerreko, Mauritaniako, Maliko, Burkina Fasoko Caritasak hasiak dira, jan dezaten, eta ganadua saldu beharrik ez izan edo datorren uztako haziak gastatu ez ditzaten, familiak ekonomikoki sostengatzeko ekintzak burutzen; Senegalgo 635 familia, Nigerreko 1.500, Mauritaniako 1.500, eta Burkinako 2.000. 

Ekintza hauek janari banaketarekin, ura lortzearekin, eta bizitzeko bitartekoen sorrerarekin osatzen dira. Hau guztiarekin, jatorrizko lekuetan jarraitzen laguntzen da, eta familiak bizitzeko bitartekoak bilatzeko tokiz aldatu behar izatea ekiditen da.

Hori guztiagatik, CARITAS GIPUZKOAtik gure Caritas anaiei babesa eman nahi diegu pertsonak laguntzeko, eta euren bizitza sostengatzeko egiten ari diren ahaleginean laguntzeko.

 

                                 CARITAS GIPUZKOA Sahel-ekin

Dohaitza bat egin dezaezu, transferentzia biodez, telefonoz deituz (943440744) edota gure web-aren bitartez.

FIARE                                  ES11 1550 0001 21 0005422720

KUTXABANK                       ES85 2095 5001 07 1062435374

EUSKADIKO KUTXA           ES74 3035 0060 41 0600100001

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.