
Afrikan HIESAren aurkako proiektuak babesten dituen Barrueta Fundazioarekin batera eginiko bidaian, Misio eta Lankidetzaren Elizbarrutiko Zerbitzuaren arduraduna, Koldo Muro, Kenian izan berri da, besteak beste, gure elizbarrutiko Caritasek bultzatu eta finantzaturiko bi proiektu ikusten.
Hezkuntzako gastuei aurre egin ezin dioten familiei, eskola-bekei esker laguntzen duten Nairobi Warukuko aldirian dagoen Warukuko lehen hezkuntzako eskola ezagutu dute.
Nairobiko Donum Deiko Ahizpen Catering eta Ostalaritzako heziketa eskolan ere egon dira. Ikastetxe honetan, ostalaritza ikasketak jasotzen dituzte, eta pobrezia egoeratik irteten laguntzen dieten baloreetan oinarrituriko hezkuntza jasotzen dute 83 neska nerabek beka-laguntzei esker. Nairobi inguruan dauden auzo eta aldirietan bizi diren famili txikiroetako gazteak hain zuzen ere.