Lagun maiteak:
IBILIAN jardunaldiaren ondoren – “Orainaldi berria ehuntzen” – eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte-hartzearengatik, zuen entzuteko jarreragatik eta ekarpenengatik. Topaketak aukera eman zigun gure burua komunitate gisa ikusteko eta egiten dugun guztiaren zergatia berriz gogoratzeko.
Jardunaldi hori ez zen amaiera-puntu bat izan, baizik eta gure Gizarte Ekintzako Ereduaren (MAS) eguneratze-prozesuaren hasiera. Prozesu hau 2025–2026 ikasturtean zehar joango gara lantzen.
Gizarte Ekintza Eredua (MAS) eguneratzea Gipuzkoako Caritasen erabaki estrategikoa da. Bere helburua, garena eta egiten duguna bideratzen duen iparrorratza berriro kalibratzea da: irizpide, lehentasun eta akonpainamendu estiloen marko komuna. Kudeaketari dagokionez, erakundearen norabidea eta horizontea koherentziaz mantentzea ahalbidetzen digun ibilbide-orria da, 2009ko mapen bidez nabigatu gabe, itsasoa beste bat denean.
Eta nola egingo dugu? Elkarrizketaren abiapuntua entzutea da, eta erabaki zehatzetan oinarritzen da: taldeen esperientziatik, kontraste partekatutik eta testuinguruaren irakurketa sozialetik. Eta, aldi berean, “nola” zaintzen: harreman-estiloa, loturaren kalitatea eta akonpainamendu bakoitzean sortzen dugun komunitatea.
Lehen blokea: Errealitatea, abiapuntu
Hemendik eta 2026ko urtarrilaren 30era arte, MASen lehen zutabea landuko dugu: ERREALITATEA.
Bizi garen munduari —haren arrakalak eta argiak— arretaz begiratu nahi diogu, eragiten diguten aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalak ezagutu nahi ditugu, eta geure buruari galdetu nahi diogu zer ondorio dituen horrek guztiak pertsonei eta komunitateei laguntzeko dugun moduan.
Hiruhileko honetan, zuen lantaldeetan biltzera gonbidatzen zaituztegu, eremuka edo zerbitzuka, bloke horri buruz hausnartu eta hitz egiteko.
- Partekatutako materiala
Joan den hiruhilekoan 'GEEtik bidelagun izatea' koadernoa jaso zenuten etxean, eta gida komun gisa erabili behar dugu.
Bertan, eguneroko zereginean egunero bizi duzuena hitz egiteko, esperientziak partekatzeko eta hitzetan jartzeko proposamenak, galderak, testuak eta dinamikak aurkituko dituzue. Koadernoa online ere duzue eskuragarri:
- Zuen ekarpenak nola helarazi
Zuen ekarpenak modu erraz eta ordenatuan jasotzeko, formulario digital bat prestatu dugu, hiru galdera nagusirekin (formularioan bertan, koadernoko fitxen erreferentzia aurkituko duzue):
- Begirada: zer aldaketa edo tentsio sozial sumatzen dituzue zuen inguruan eta laguntzen duzuen pertsonengan?
Galdera hauek koadernotxoarekin bat datoz (1. blokea - Errealitatea): 1. fitxa (1. eta 2. galderak) eta 2. fitxa (1. galdera).
- Gogoeta: zer esan dizue errealitate honek Caritas zareten heinean? Zer berrikusi edo aldatu beharko genuke?
Galdera hauek koadernotxoarekin bat datoz (1. blokea - Errealitatea): 1. fitxa (3. galdera) eta 3. fitxa (1., 2. eta 3. galderak).
- Proposamena: Zein pauso zehatz eman ditzakegu errelitate honi erantzuna emateko?
Galdera hauek koadernotxoarekin bat datoz (1. blokea - Errealitatea): 2. fitxa (2. eta 3. galderak).
Talde edo lantalde gisa erantzuteko gonbita egiten dizuegu, zuen artean elkarrizketa txiki bat izan ondoren.
Garrantzitsua: talde bakoitzeko erantzun bakarra eskatzen dizuegu (pertsona bat arduratu daiteke ekarpena jaso eta bidaltzeaz).
Betetzeko epea: 2026ko urtarrilaren 30era arte, ekarpen guztiak sintesi komunean txertatu ahal izateko.
Partekatutako prozesua
Ikasturtean zehar, MAS taldearen zutabeetan aurrera egingo dugu, gutxi gorabeherako egutegi honekin:
- Errealitatea, abiapuntu (2025eko urria-2026ko urtarrila)
- Pertsona erdigunean (2026ko otsaila-martxoa)
- Maitasuna eta errukia eragile (2026ko apirila-maiatza)
- Komunitatea ikur gisa (2026ko ekaina-uztaila)
- 2026KO URRIA: GEE (MAS) dokumentu eguneratuaren lehen zirriborroaren bateratze-lana
Bloke bakoitza aukera bat izango da gure ekintza boluntario eta profesionalaren zentzua ikasteko, partekatzeko eta berritzeko. Jasotzen ditugun ekarpen eta hausnarketa guztiak baliagarriak izango dira, guztion artean, Gipuzkoako Caritasen Gizarte Ekintza Ereduaren dokumentu berria eraikitzeko.
Eskerrik asko prozesu honetan elkarrekin eta batera ibiltzen jarraitzeagatik. Eskerrik asko zuen begirada konprometituagatik, zuen hitzagatik eta zuen itxaropenagatik.
Elkarrekin aurrera goaz.