Ongi etorri Boluntariotza-planaren eratze prozesura. Otsailean hasi eta uztailera arte iraungo du.
Honen bitartez, borondatezko ekintzaren etorkizunak sortzen dizkigun kezkei aurre egin nahi diegu, eta erakunde bezala prestatu kristau-komunitate gisa solidaritaterako eta gizarte-partaidetzarako gizarteari egiten diogun gonbita ziurtatzeko.
Prozesua erraza izango da. Hiru zati izango ditu, Cáritas Españolak kaleratutako oinarrizko dokumentu baten inguruan gogoeta eta lan eginez. Zati bakoitzak sarrerako bideo laburra eta laburpen-infografia ditu.
Dokumentua irakurtzea eta zure lan-talde edo interesa izan dezakeen edozein taldearekin lantzea proposatzen dizugu, ikuspegiak partekatzeko, sarrerako bideoa ikusteko eta hiru galderako formularioa erantzuteko. Galderak taldeka nahiz banaka erantzun daitezke.
Datozen bi hilabeteetan, otsailean eta martxoan, IKUSI fasea garatuko dugu, eta, horrez gain, prozesuan sakontzeko jardunaldia izango dugu, Sebastián Mora Cáritas Españolako idazkari ohiaren eta Elena Andrés Interioridaden adituaren eskutik. Otsailaren 23an izango da.
Prozesu honi buruzko informazio guztia web orri honetan aurkituko duzu. Bertan oinarrizko dokumentua, sarrerako bideoak eta infografiak dituzu, galdetegiez gain:
https://www.caritasgipuzkoa.org/0/planvoluntariado/es/index.html
Zalantzaren edo galderen bat argitu nahi baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honen bitartez: harremanak@caritasgi.org
Hemen duzu ere Cáritas Españolak eratutako oinarrizko dokumentua:
Oinarrizko dokumentua-Cáritas Española
Zure ekarpenen zain gaude!