fbpx CARITAS GIPUZKOAREN KANPAINA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS GIPUZKOAREN KANPAINA
CARITAS GIPUZKOAREN KANPAINA
CAMPAÑAS

2018-19 ikasturtean, CARITAS GIPUZKOAk, erakundearen kanpaina bakarra plazaratuko du. ZURE KONPROMISOAK MUNDUA HOBETZEN DU, hau da, Caritas Konfederalaren lema berbera, alegia.


Kanpaina honek, aterki beraren gerizpean, 4 une ezberdin izango ditu: KONPROMISOA. 
Konpromisoa bizimodu izatea gure hausnarketaren eta ebaluazioaren ardatz nagusi ere bilakatu da, Eliza garen aldetik burutzen dugun karitate- eta gizarte-ekintzak aurkezten dizkigun erronkei hobeto erantzun ahal izateko.

ZURE KONPROMISOAK MUNDUA HOBETZEN DU kanpainak aukera ematen digu kristau-konpromisoaren esanahian sakontzeko, konpromiso hori munduan izan eta egoteko modu gisa barneratzeko, eta gure zain dagoen errealitate horri erantzuteko. Era berean, beste urrats bat ematera ere bagaramatza konpromisoak; geure buruari galderak egitea eragiten digu, gauzak nola eta nondik egiten ditugun hausnartzera. “Non zure altxorra, han zure bihotza”. Gure ekintzaren kalitate eta benetakotasunean sakontzea da kontua, geure motibazioaren erroa aztertzea.

Besteei ATEA IREKItzeko gonbitea jaso dugu; bakarrik eta abandonatuta dauden horiekin, gehien behar dutenekin, behartsu eta ahaztuenekin elkartzeko gonbitea. Horixe da Caritasen izateko arrazoi nagusia, pertsona bakoitzaren barnean dagoen maitasuna mugiaraztea, geure baitan dagoen harrera-gaitasuna eta errukia piztea, arreta behar duten pertsonekin, behartsu eta ahulenekin elkartu gaitezen, haiek baitira Jaunaren gogokoenak.


Kanpainak, 4 uneko ibilbide pedagogikoa proposatzen digu; irailean, Eguberrietan, martxoan (2019) eta Corpus egunean (ekaina, 2019), eta une horietan bakoitzean, gure konpromiso pertsonalaren hausnarketa eta berrikusketa proposatzen digu, hau da, gure konpromiso komunitarioa eta gure konpromiso soziala.


Ebanjelioak dioen moduan, “Lazaro izeneko eskale bat ere bazegoen, eta hura, zauriz beteta, aberatsen atean esertzen zen, zoruan.”( Lk 16,20)


Gaur egungo munduko gizartean, hainbeste desberdinkeria egonik eta oinarrizko giza eskubideak ukatzen dizkieten gero eta pertsona baztergarri gehiago daudenez gero, ongizate komunaren printzipioa, berehala eta ondorio logiko eta saihetsezin moduan, elkartasundei bihurtzen da, eta pobreentzako lehentasunezko aukera”. (LS 158)


 “Begira, ate-joka ari naiz: inork nire ahotsa entzun eta atea irekitzen badu, haren etxera sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu”. 


Irekiko al dugu atea?


Beraz, era pertsonal, komunitario edota gizarteari begira, lemak, hausnarketa eta proposamen honekin lotuak daude.


“Ireki Atea”, “Bidera irten”, “Eraldatu eta fidatu”, eta “Elkarrekikotasuna”.

 

  • Hasiera data:
    30/09/2018
  • Amaiera data:
    23/12/2018

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.