
Batzar hau garai latzetan ospatzen dugu, ziurgabetasunez jositakoak, non gizarte-polarizazioa agerian geratzen den eta desberdintasuna egituratzen den. Eta, hala ere, Gipuzkoako Caritas osatzen dugunok oraindik ere uste dugu itxaropena sortzea posible dela. Izan ere, Javier Vitoriak esango lukeen bezala, «itxaropena ez da tunelaren amaierako argia, amaiera ikusten ez denean ibiltzeko erabakia baizik».
Batzar hau topaketa instituzionala da, bai, baina baita fede-ekintza eta misio partekatua ere.Gune horretan, samurtasunez eraldatzeko, itxaropenez eusteko, justiziarekin lerrokatzeko eta Ebanjelioa pertsonen eta herrien bizitza zehatzetik iragartzen jarraitzeko konpromisoa berritzen dugu. Horrela goaz aurrera. Sinodalitatearen esparruan. Pauso xumeekin, helburu partekatuarekin, itxaropenaren erromesak bezala. «Itxaropena anaitasunaren, gizarte-dinamismoaren eta justizia-profeziaren hartzigarri bihurtzen da» (Spes non confundit, Francisco, 2024: n. 23)
- Tokia:
Seminario Diocesano, Heriz Pasealekua, 82
20008 Donostia
Espainia - Amaiera data: 21/06/2025