
CARITAS: LANA
GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELIZA (GLAE) 2019
2019ko GLAE ekimena sustatzen duten erakunde bultzatzaileak hauek dira: Caritas, Erlijiosoen Espainiako Biltzarra –CONFER–, Hermandad Obrera de Acción Católica –HOAC–, Justizia eta Bakea, Juventud Estudiante Católica –JEC– eta Juventud Obrera Cristiana – JOC –.
Aurtengo lan-ardatzak honako hauek izango dira: Maiatzaren Lehenaren deialdia eta Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Jardunaldia (urriaren 7an), GLAErekin bat egin dutenen gehitzea…
Gizalegezko Lanaren Aldeko Elizak (GLAE) bi une garrantzitsu hartuko ditu kontuan: Lanaren Nazioarteko Erakundearen mendeurrena (LNE), eta Espainiako Gotzainen Biltzarraren Eliza guztiaren Langile Pastoraltzaren XXV. urteurrena.
LAN ESKUBIDEEN URRAKETA
Caritasek Espainia osoan iaz egindako ikerketa baten datuen arabera, lan-eskubide asko urratzen dira eta lan-esplotazioko egoera ugari daude nekazaritzako sasoikako lanetan, ostalaritzan eta etxeko langileen sektorean.
Ikerketa horretan aztertutako hiru sektoreetan egiaztatu da, lan-merkatu osoarekin alderatuz gero, ezegonkortasuna handiagoa dela, eskubideak gehiago urratzen direla eta esplotazioa normalizatu egin dela.
BOST GALDERA
Abdoulaye Gueye, CARITAS GIPUZKOAren aholkulari juridikoa da. Berarengana jo dugu. BOST GALDERA luzatu dizkiogu XXI. mendeko lan-esplotazioaren inguruko gaiak argitu ditzan.