fbpx CARITAS NEPALEKIN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS NEPALEKIN
CARITAS NEPALEKIN
2015eko Nepaleko lurrikara

Zuk ere lagundu dezakezu

Nepal, 2015eko apirilaren 25a. Richter-eskalan 7,8 graduko magnitudea zuen lurrikara batek, epizentroa hiriburutik (Katmandu) 77 kilometrora zuenak, Nepaleko erdialdean izan zuen eragina, herriak, hiriak eta azpiegiturak suntsituz, eta milaka lagunen heriotza ekarriz.

Seismoaren ondorengo egunetan magnitude desberdinetako –4,6 eta 6,6 gradu bitartean– 70 erreplika baino gehiago izan ziren, eta lurraren lehen dardara jasan ahal izan zuten etxeak eta tenpluak suntsitu zituzten.

Nazio Batuen Laguntza Humanitarioko bulegoaren arabera (OCHA, ingelesezko sigletan), lurrikara honek –azken 80 urteetako handiena– Nepaleko 75 barrutietatik 39 hartu ditu eraginpean, herriaren erdialdeko eta mendebaldeko eskualdeetan, kalte handiak eraginez oso urrun dauden herrixketan nahiz Nepalen jende gehien bizi den bi hirietan, Katmandu eta Pokhara. Seismoak India, Bangladesh eta Txinako mugetako hainbat gune ere barnean hartu ditu.

Hondamendiaren inpaktua

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.