fbpx Caritasek bere urteko memoria aurkeztu du, Euskadin garatzen dituen 372 proiektuen inguruan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Caritasek bere urteko memoria aurkeztu du, Euskadin garatzen dituen 372 proiektuen inguruan
Caritasek bere urteko memoria aurkeztu du, Euskadin garatzen dituen 372 proiektuen inguruan

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Elizbarrutietako Caritasek gaur aurkeztuko dituzte 2016an egindako gizarte esku-hartzeari dagozkion urteko memoriak

Caritasen laguntza 5,3 milioi eurotik gorakoa izan da 2016an Euskadin

2017ko ekainaren 14a.- Euskadin lan egiten duten hiru Caritasek eskainitako laguntza ekonomikoak ia %7 igo ziren 2015arekiko. Igoerak antzekoak izan ziren hiru lurraldeetan, eta guztira 5.305.429,03 €-koa izan zen 2016an. Zifra hori Caritasek 2007an (krisi ekonomikoaren aurretik) EAEn bere gain hartutako gastua baino milioi bat euro altuagoa da.

Azken urteotan Caritasek jende askoren laguntza jaso du. Erakundeak eskerrak eman nahi dizkio kristau komunitateari, eta, orokorrean, gizarte osoari, pobreziaren aurkako borrokan erakutsitako konpromiso eta inplikazioagatik. Hala ere, gogorarazi nahi du bere lanarekin jarraitzeko laguntza ekonomikoa behar duela. Erakundearen beraren esanetan, Caritasen jarduerek sortutako kostua norbere fondoekin estaltzen da batez ere; diru-sarreren %30a soilik dator Administrazio Publikoetatik.

2016an ere Caritasek lanean jarraitu zuen baztertutako pertsonen laneratzea bideratzeko prestakuntza- eta gaikuntza-prozesuetan. Horrela, pertsona horiek lan duin bat lortzeko aukerak izango dituzte, duintasunez bizi eta arlo pertsonalean eta komunitatean garapen bat eduki ahal izateko.

Egiteko hori hiru lurraldeetako herri gehienetan burutzen da. Hiru Caritasen artean 372 proiektu dituzte martxan.

Pasa den urtean, Euskadiko Caritaseko 4.348 boluntario aritu ziren lanean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan gehien sufritzen ari diren pertsonei laguntzen.

Karitatearen Astea

Karitatearen Astea antolatu dute hiru Caritasek, egun hauetarako. Ekainaren 18an izango da egun nagusia eta amaiera, Karitatearen Egunean. Caritasek bere kanpaina instituzionalaren mezua ikusgai jarri du parrokia komunitateetan: "Komunitate izateko deituak". Datorren asteburuan Euskadiko osoko mezetan bildutakoa Caritasen jardueren jarraipenera bideratuko da.

Caritasek dei egin nahi dio gizarte osoari kanpainarekin bat egin dezan, babesa, laguntza eta itxaropena behar duten pertsonekin egoteko. Caritasek pobreziaren aurkako konponbidearen PARTE IZAN gaitezen nahi du, ahulenen alde lan egiten jarraitu ahal izateko, boluntarioen konpromiso pertsonalaren bidez edo/eta ekarpen ekonomikoaren bidez.

Informazio gehiago:

Cáritas Diocesana de Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Caritas:
Macarena Domaica comunicacion@caritasvitoria.org
945 23 28 50 – 688 71 37 87
http://www.caritasvitoria.org/

CARITAS GIPUZKOA: 
Jon Odriozola borondat@caritasgi.org
943 29 10 40 – 618 23 01 59
https://www.caritasgipuzkoa.org/

Cáritas Bizkaia:  
Carmelo Corada ccorada@caritasbi.org
94 402 00 99 (73) – 665 72 38 96
http://www.caritasbi.org/

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.