
Atzerritartasun Legea garatzeko Araudi berria argitaratu du Espainiako Gobernuak. Abdoulaye Guedek, Caritas Gipuzkoako lege-aholkulariak azpimarratzen duen bezala, dokumentu honek “argiak ditu, aurrerapen nabarmena baita administrazio-egoera erregularrera iristea errazagoa egiteko bidean. Hala nola, errotzera iristeko bi urteko epe bateratua, errotze motak zabaltzea, baita kontzeptuak eta tramiteak argitzea ere”. Baina, hala ere, gehitu du Guedek, “testuak kolektibo batzuentzat ondorio negatiboak izan ditzakeen arau kezkagarriak ere jasotzen ditu, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzat, esaterako; asilo-eskaera eta errotze-eskaera bateraezinak egiten baititu”.
Hori dela eta, bost gizarte-erakundek (Caritas, Migrazioen Jesuiten Zerbitzua, Cear, Harrera Sarea eta Andalucía Harrera) uste dute badirela nahikoa elementu Legearen eta Zuzenbidearen aurkakoak diren araudiaren alderdien aurkako helegitea aurkezteko.
Hala ere, ez dute galtzen Gobernuarekin elkarrizketa irekitzeko itxaropena, araua zuzendu eta hobetu dezaketen akordioetara iritsiz.