fbpx CARITASEK EZ DU IXTEN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITASEK EZ DU IXTEN
CARITASEK EZ DU IXTEN
CARITAS NO CIERRA

#CaritasekEzDuIxten

#HurbilJarraitzenDugu



Egoera sozial berezia bizi dugu. Aparta. Bitxia. Erronka berri bati aurre egiten dion mendizale baten antzera, egunez egun, errealitate berri batera egokitzen ari gara. 

Hala ere, CARITAS GIPUZKOAk ez du ixten. Osasun gomendioei jarraituz, GURE etxean gaude, hau da, gure egoitzetan, etxerik ez duten pertsonek etxea izan dezaten. Hala senti daitezen. Etxeko goxotasuna somatu dezaten.

CARITAS GIPUZKOAko Etxerik Gabeko Pertsonen saila, hain egun zail hauetan, gizarte-lan zehatza egiten ari da pertsona ahulenei laguntzeko.

Une jakin honetan erabateko laguntza ematen ari gara eguneko 24 orduetan, etxe gabetasuna pairatzen ari diren hainbat pertsonei: Bai elikadura beharrak asetuz, bai higienea berbatuz, bai eta ostatua emanaz ere (kalean egon ez daitezen). Hau da gure alboan ditugunen alde egite

CARITAS GIPUZKOAk, gainera, ohinarrizko elikadura eta higiene prestazioak (dutxak eta arropa) ematen ari zaio beste 90 pertsonei, berehakako laguntza behar baitute, gizarte-zerbitzuek osasun larri honetan egiten ari diren esku-hartzearen baitan.

Gainera, Foru Aldundiarekin hitzartutako CARITAS GIPUZKOAko egoitzek etxerik gabeko pertsonei laguntzen jarraitzen dute. Trintxer-Emeki, (23 gizon eta 5 emakume) eta Sorabilla (11 gazte). Ahalegin handia egiten ari dira bai Sorabillan eta bai Trintxer-Emekin, ordu luze hauetan, jarduera berriak eta irudimentsuak gauzatzen.
 
Benetan eskertzen dugu boluntarioen babesa, izan ere lana etxetik egiten ari badira ere, laguntzera etortzeko eskeintzeko dei asko jasotzen ari baikara,

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.