fbpx Caritasek migratzaileei lagunduko die aparteko erregularizazio-prozesuan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Caritasek migratzaileei lagunduko die aparteko erregularizazio-prozesuan
Caritasek migratzaileei lagunduko die aparteko erregularizazio-prozesuan
regularización

Caritas Gipuzkoak pozik hartu du 316/2026 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu izana. Honek aparteko erregularizazioaren oinarriak jasotzen ditu, milaka pertsonari administrazio-irregulartasun egoeratik ateratzeko aukera emango diena.

“Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek oinarrizko eskubideak, segurtasun juridiko eta gizarte zein lan arloan integratzeko aukerak irekitzen du”, adierazi du Germana Dovalek, Caritas Gipuzkoako aholkulari juridikoak. “Neurri honek urrats garrantzitsua dakar gure gizartearen parte diren migratzaile askoren duintasuna aitortzeko; izan ere, dagoeneko lan egiten dute, zaintzen dute, familiak sostengatzen dituzte eta gure komunitateari ekarpena egiten diote, baina orain arte dokumentaziorik ezaren ondorioz zaurgarritasun handiko egoeran bizi izan dira”, gaineratu du.

Caritas Gipuzkoaren 2024 urteko memoriak jasotzen duen bezala, lagundutako pertsonen %66 administrazio-egoera irregularrean zegoen, eta, ondorioz, oinarrizko eskubideetarako sarbidea —osasuna edo hezkuntza, esaterako— oso mugatua zuten, eta, beraz, garapen osoa lortzeko aukerak ere bai.

 

Caritas Gipuzkoaren papera erregularizazio-prozesuaren aurrean

Caritas Gipuzkoak gure zerbitzuetan, parrokia sarean eta Migratutako Pertsonen Pastoraltzan dagoeneko artatzen ari ditugun pertsona migratuei laguntza eta orientazioa eskainiko diegu prozesu honetan, Gipuzkoan egon behar direnak; betiere gure aukeren eta esku-hartze sozialeko irizpide eta aukeren arabera. Beste lurralde batean bizi bazara, dagokizun Caritasekin, zure udaleko gizarte zerbitzuekin edo gertuko gizarte-erakunde espezializatu batekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu; han orientazio egokiagoa eskainiko dizute.

Erregularizazio honetaz baliatu ahal izango diren pertsonek Caritaseko erreferenteengana jo dezakete, gure aholkularitza juridikoan hitzordua eskatzeko. Caritas Gipuzkoaren ustez, prozesu hau aukera handia da, eta horregatik zerbitzu hau indartu du, informazioa, orientazioa eta laguntza ematen duten 11 boluntario gehituz, zalantzak argituz eta izapideak erraztuz. Era berean, parrokiak, boluntarioak eta komunitateak informazio hau zabaltzera eta partekatzera animatzen ditugu; izan ere, pertsona askok ez dakite beren bizitza nabarmen hobetu dezakeen prozesu honetara sar daitezkeela.

Halaber, informazio-saioa antolatu dugu, aparteko erregularizazio-prozesua hasteko eman beharreko pausoak eta bete beharreko baldintzak ezagutu nahi dituen edonorentzat. Hitzaldia datorren apirilaren 21ean, asteartea, izango da, Donostiako Groseko San Ignazio parrokiako areto nagusian, 16:30ean, lekuak bete arte.

Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren webgunean informazio gehiago eskuratu dezakezu:
https://www.inclusion.gob.es/formulario-consultas-regularizacion-extraordinaria-2026

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.