fbpx CARITASEN DIRUESKEA ENPLEGUAREN ALDE KANPAINA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITASEN DIRUESKEA ENPLEGUAREN ALDE KANPAINA
CARITASEN DIRUESKEA ENPLEGUAREN ALDE KANPAINA
Caritas empleguaren alde kanpaina

Gipuzkoan, orain, ematen du lan-egoera hobetzen ari dela -datuek hori adierazten dute-, baina ezin ditugu ahaztu lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten taldeak.

Langabezian denbora asko daramaten pertsonak, seme-alaben kargu diren emakumeak, prestakuntza gutxi duten etorkinak, arazo pertsonal larriak dituzten pertsonak... horiek normalizatzeko gai diren egiturak sortu nahi eta behar ditugu.

Zer egin dezaket nik?

Ekonomikoki lagundu, ahal dudan heinean. Caritaseko boluntario izan. Enpresa-erantzukizunak izanez gero, pribatuak edo publikoak, enplegu duina sustatu beti. Erantzukizun politikoak izanez gero, enplegua sortzeko eredu berriak babestu, eta gizarte-enpresak eta ekonomia sozialeko, solidarioko eta alternatiboko beste ekimen batzuk bultzatu.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.