
JAN / JANTZI
Caritasen nortasunaren ezaugarrietako bat, pertsona zaurgarriei laguntzeko prozesuak etengabe berrikustea da, parte-hartzaileen autonomia eta haien duintasunaren defentsa zein neurritan jartzen ari diren jakiteko.
Duela gutxi, Caritasek “Alimentación y vestido como derecho de ciudadanía. Cuestión de dignidad, autonomía y normalización” liburuxka argitaratu du. Pertsona kalteberentzat oinarrizko eskubideak diren elikadura eta jaztea eskuratzeko gakoak aztertzen dira bertan.