fbpx CORPUS | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CORPUS
CORPUS
CORPUS 2021

Mundua elkar ezagutzen eta elkarri laguntzen dieten 7.000 miloi herritarrek baino gehiagok osatzen duten herri bat dela pentsatzea gustatzen zaigu Caritasen. Herri honetan gertatzen den guztia axola zaigu eta guztiak eragiten digu, denok baikara Jainkoaren herria, eta inork ez bailuke kanpoan geratu behar.
 

Maitasun eta afektu esparrutik, Corpus Christi egun honetan, Caritasen eguna, boluntariotza lanean jardun duen talde bat agurtzen dugu, eta bide batez egin duten lan andana eskertu nahi diegu. Beren fedeari eta gizarte-bokazioari eutsi dieten hamahiru lagun, eta dei horri zentzua ematen diotelako izendatzen ditugu: Mª Victoria Ibañez, Gizane Bizuete, Jose Luis Romero, Luis Brosa, Pakita Lizaso, Maite Pérez Nievas, Juan Ignacio Goñi, Josemi Soria, Lucia Garmendia, María Jesús Mainz, Joxepi Urdanpilleta, Yolanda Luzuriaga eta  Marciano Mazquiarán.

Hauen bitartez, era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Caritasen boluntario izan diren eta aitortza hau jasotzeko aukerarik izan ez duten beste hainbat pertsona, doala haientzat ere gure esker ona eta maitasuna. Eskerrak, halaber komunitate erlijiosoen konpromisoari, eta gaur bereziki, Karitatearen Alabei, Mariaren Lagundiari, Jesuitinei eta Probidentziaren Alabei.

Hainbestekoa da gure zorra eta hainbeste pertsonekikoa, gure izatea, bai eta injustizia-egoerak jasaten dituztenak kontuan hartu eta entzuten dituen erakunde gisa jarraitzea zor diegula.
 
Herri unibertsala gara, eta, Frantzisko aita santuak dioen bezala, “Maitasuna, elkarren zaintzarekin erlazionaturiko keinu txikiez betea, bada, era berean, zibila eta politikoa ere, eta mundu hobea eraikitzeko asmatzen diren ekintza guztietan ageri da” . (Laudato Si, 231.)

Bihotz bihotzez, MILA ESKER.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.