
Pandemia hasi zenetik, CARITAS GIPUZKOA pertsona eta familia askoren aldamenean egon da. 2020ko martxotik azarora arte, Covid-19k gure inguruan eragin sozioekonomiko eta emozional handia izan duela antzematen da eboluzio-txosten honetan.
CARITAS GIPUZKOAk bi aldi ezberdin bereizten ditu:
- Konfinamenduaren garaia (martxotik maiatzera): CARITAS GIPUZKOAra laguntza eskatzeko hurbildu ziren pertsona eta familia berrien kopurua nabarmen handitu zen.
- Bigarren aldia (ekaina-azaroa): Gipuzkoako eskualderen batean gora egin arren, CARITAS GIPUZKOAri laguntza eskatu zion pertsona kopurua egonkortu egin zen.
Txosten honek bi zati ditu, non CARITAS GIPUZKOAn artatzen ditugun gizarteko, etxeetako eta Etxerik Gabeko Pertsonen errealitateak azaltzen diren.