fbpx DANA: BIGARREN JARRAIPEN TXOSTENA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
DANA: BIGARREN JARRAIPEN TXOSTENA
DANA: BIGARREN JARRAIPEN TXOSTENA
DANA_2INFORME

Astearte honetan, azaroak 19, Caritas Gipuzkoak DANAren kaltetuei laguntzeko larrialdi-kanpainaren bidez bildutako 175.000 euroak bidali ditu. Kopuru hau, azaroaren 8an bidalitado 275.000 euroei gehitzen zaio. Zure, eta zu bezalako mila pertsona solidarioen, eskuzabaltasunari esker, laguntzak biltzen jarraitzen dugu; gipuzkoarren sentsibilitatea eta elkartasuna erakusten duena. Emandako dohaintza bakoitzarekin, alez ale, ia dena galdu dutenen eguneroko bizitza berreraikitzen laguntzen dugu. Caritas Gipuzkoatik, eskerrik asko bihotzez.

Dohaintza hauek Caritaseko parrokia-sarearen lana indartzeko balioko dute, DANAren ondorioz kaltetutako herri eta auzoetan presente dagoena, eta larrialdi honen aurrean ahaleginak bikoiztu behar izan dituena. Hurbiltasun eta maitasunez egiten duten lanak inspiratzen gaitu. Hemendik, gure elkartasuna eta babesa bidaltzen dizkiegu.

 

LAGUNTZEN ZERTARAKO

Herritarren oinarrizko eta premiazko beharrei erantzun dien erantzun eta erreskate fase baten ostean, DANAren eraginpean egon diren Caritasek erantzun-faseari ekin diote. Fase honek aurretik beharren ebaluazio eta analisia egitea eskatu du.

Gauzak honela, lanak orain honakoetan zentratzen dira: bereziki zaurgarriak diren familien oinarrizko beharrei erantzuteko laguntzak ematea; bizileku-irtenbideak ordaintzeko eta etxebizitzen birgaitzerako laguntzak eskaintzea. Gainera, enplegu-programak eta bizibideen berreskuratzea indartzen ari dira, gizarte, lege eta lan aholkularitza barne. Halaber, arreta psikosoziala eskaintzen ari dira.

Une hauetan arreta berezia eskaintzen zaie haurtzaroari eta nerabezaroari (beren espazio formal eta informalak galdu baitituzte: eskolak, baina baita parkeak, kirol-eremuak edo aisialdi guneak ere); eta, era berean, adinekoei; askok bakardadeari baita galerak, pertsonalak eta materialei ere aurre egin behar baitiete.

Honez gain, Cáritas Españolak protokolo bat jarri du martxan, DANAren ondorioz sortutako larrialdiari modu eraginkorrean erantzuteko eta laguntza beharrekiko proportzioz iristeko udalerri eta herri kaltetu guztietara, Valenziatik hasi baina Letur (Albacete), Mira (Cuenca), edo Málagako eta Almeriako herrietara ere.

Era berean, boluntarioen lana koordinatzen ari da garbiketa lanetan eta familien laguntzan. Horretarako, mota guztietako materiala  eskaintzen ari dira: eskularruak, maskarak, garbiketa-kitak, elikagaiak eta oinarrizko beharretarako artikuluak. Boluntarioen zeregin nagusiak hauek dira: ura hustutzea, lokatza eta lohia kentzea, kaleak eta etxeak garbitzea, eta objektu zein ibilgailuak erretiratzea kaleak askatzeko.

 

2. TXOSTEN OSOA ESKURATU

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.