fbpx EGIN BOLUNTARIO! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
EGIN BOLUNTARIO!
EGIN BOLUNTARIO!
HAZTE VOLUNTARIO EGIN BOLUNTARIO

Zer da CARITAS?

CARITAS GIPUZKOAk pertsonaren garapen osoa lortzeko eta sustatzeko egiten du lan, eta aldi berean, gizartea sentsibilizatzen du: bidegabekeriak salatzen ditu mundua bidezkoagoa izan dadin.

CARITAS GIPUZKOAk gizartean baztertuta eta alde batera utzita dauden pertsonen alde jarduten du.

Gizakia sustatzearen eta pertsonak osoki garatzearen alde lan egiten du, baita gizartea sentsibilizatuz mundu justuagoa eraikitzeko.

Zer egiten dugu?

Gure jarduna, batez ere, ahultasun-egoeran eta baztertuta dauden pertsonak artatzea eta laguntzea da. Pertsonei  sufrimenduan,  beharretan eta  itxaropenean harrera egin, entzun, orientatu eta laguntzen ditugu.

Pertsonek dituzten gaitasun eta ahalmenak aitortzen dizkiegu, eta horregatik, beren gizarteratze-prozesuan parte hartzera eta abiatzera bultzatzen ditugu.

Gizartea sentsibilizatzeko eta eraldatzeko deituta ere bagaude, pertsona guztiek bizitza duina izan dezaten.

ETA ZUK ZER EGIN DEZAKEZU?

Entzun, irri egin, ondoan egon, lagundu...

Boluntario izateak adierazten du ongien honako hau: “doan jaso duguna, doan eman behar dugu”.


Lurralde ekintza
Etxegabeak
Etxebizitza eta harrera etxeak
Ekonomía solidarioa
 

ETA NOLA?

CARITAS GIPUZKOAko boluntario izan nahi baduzu, eman izena hilero elkartea ezagutarazteko antolatzen ditugun prestakuntza-hitzaldietan (2 ordu).

Caritasentzat oso garrantzitsua da nor garen eta nola lan egiten dugun adieraztea, baita nor zaren eta non lagundu nahi duzun jakitea ere.

Nahi baduzu, EMAN IZENA Hemen
 

Hurrengo datak:

Urriak 17 (2019). 16etatik 18etara
Azaroak 13 (2019). 10etatik 12etara
Abenduak 12 (2019). 16etatik 18etara
Urtarrilak 8 (2020). 10etatik 12etara
Otsailak 13 (2020). 16etatik 18etara
Martxoak 11 (2020). 10etatik 12etara
Apirilak 23 (2020). 16etatik 18etara
Maiatzak 13 (2020). 10etatik 12etara
Ekainak 4 (2020). 16etatik 18etara
Uztailak 8 (2020) 10etatik 12etara

 

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.