
Mendekotasuna eta ezgaitasuna mailaz mailako prozesuak dira. Babesgabetasun egoerak lehenbailehen hautematea ezinbestekoa da abusuak eta tratu desegokiak prebenitu eta saihestu ahal izateko. Hori da hauskortasun egoeran dauden nagusiek pairatzen duten errealitate "ikustezina".
Hurkoak eta Kriminologiaren Euskal Institutoak antolatutako jardunaldian, Hurkoak hauskortasunari buruz eginiko azterlan baten alderdi nagusiak aurkeztu eta hauskortasun egoeran dauden pertsonekiko abusua prebenitzen lagun dezaketen tresna juridiko batzuk aztertuko dira.