
LOR DEZAGUN HOBEKUNTZA PERTSONA GUZTIENTZAT
Horixe da caritas gipuzkoaren aurtengo leloa bere kanpainan eta 2017ko bere datuen memorian.
Datu makroekonomikoek adierazten digutesusperraldi ekonomiko bat dagoela, eta azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela hobekuntza sozial hori pertsona guztiengana iristea.
Egin dezagun ahalegin bat hobekuntza horiek bereziki oraindik beren bizi proiektua osatu gabe duten gazteengana, eta beren kargur adingabeak dituzten eta prestakuntza jasotzeko, lan egiteko eta zaintza-lanak kontziliatzeko zailtasunak dituzten emakumeengana irits daitezen. Eta angabezian dembora asko daramaten pertsonak, krisi ekonomikoaren eraginez lan merkatutik kanpo geratu zirenak, eta egun ere at jarraitzen dutenak.
Horren alde egiten dugu, ekonomia solidarioaren alde, zeinak gizarte-eragile, enpresa, administrazio publiko, gizarte-erakunde eta gizarte osoa egiten baitu pertsona guztientzako lanproiektu inklusiboak bilatzearen erantzule.
Proposamen hau egiten dugu laguntzaile garen heinean; izan ere, kalteberatasun-egoeran eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei laguntzen diegu parrokietako Caritas-etan eta gure programetan. Gure lana da zailtasunak dituzten pertsonak hartzea eta haiei entzun eta laguntzea, bizi-proiektu inklusibo bat eraiki ahal izan dezaten.
- Hasiera data: 02/06/2018
- Amaiera data: 03/06/2018