
BOLUNTARIOTZA, KOMUNITATE HURKOAGOETAN BIHURTUZ
Gertaera asko izan dira azken hilabeteetan mundu mailako pandemiaren inguruan bizitakoak. Gure giza ahultasuna ezagutarazi diguten emozio ugari egiaztatu ditugu.
2021eko batzarra, CARITAS GIPUZKOAren urteroko topaketa, esparru berri eta txundigarri honetan ospatuko da, eta ingurumari honetan, gizarte-erakunde gisa, saihestezina da gure hurkoa nor den erantzuten lagunduko digun errealitatearen irakurketa egitea. Fratelli tutti-k ere horixe proposatzen digu, bere espiritutik, gure eginkizunaz, gure jarrerez, sufrimenduaren aurrean ditugun erantzunez, eta, batez ere, auzoetako itxaropena eta topaketa irudikatzen duten kristau-komunitateez galdetzen diogu geure buruari.
Horren inguruan hausnartzen lagunduko digu Felix Arrietak, Deustuko irakasleak “Boluntariotza, komunitate hurkoagoetan bihurtuz” hitzaldiaren eskutik.
Batzarra aurrez aurre ospatuko da, eta on line jarraitzeko aukera emango dugu. Edozein modutan, izena ematea ezinbestekoa da.
EGITARAUA
10.00 |
Ongi etorria |
10.10 |
Otoitza |
10.15 |
HITZALDIA “Boluntariotza, komunitate hurkoagoetan bihurtuz”. |
|
HIZLARIAK Felix Arrieta. Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Goiuri Arzallus. Hezkuntza eta Gizarte-laneko gradu bikoitzeko ikasleak CARITAS GIPUZKOAko boluntariotza sailean praktikak egiten dihardu. |
11.00 |
Jendearekin solasean. |
11.15 |
CARITAS GIPUZKOA 2020ren memoriaren aurkezpena. |
11.30 |
Jendearekin solasean. |
11.45 |
Agurra eta amaiera |
Ezinbestekoa da jardunaldian izena ematea. Bai aurrez aurrekoan, edo on line bidez parte hartzeko.
IZEN EMATEA - INSCRIPCIÓN |
- Tokia:
ALDAPETA MARIA IKASTETXEA . Aldapeta 17 -
20014 DONOSTIA SAN SEBASTIAN
Espainia - Hasiera data: 05-06-2021