Caritas Gipuzkoak 60. urteurrena ospatzen du aurten, eta testuinguru horretan, gizarte-, erakunde- eta komunitate-eremuko profesionalei zuzendutako jardunaldi tekniko bat antolatu dugu, Euskadiko Bazterkeriari eta Gizarte Garapenari buruzko azken FOESSA txostenaren inguruan.
Jardunaldia ekainaren 5ean izango da, 09:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialaren egoitzan (Donostia).
Goizean zehar, gaur egungo gizarteak dituen erronka sozial nagusietako batzuk aztertuko ditugu: etxebizitza, zaintzak, gizarte-kohesioa, politika publikoak, komunitatea eta hirugarren sektorearen zeregina.
Horretarako, honako adituen hitzaldiak izango ditugu: Sebastián Mora Rosado (soziologoa eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko irakaslea, FOESSA Fundazioaren zuzendari exekutibo ohia), Marina Sánchez-Sierra Ramos (ikertzailea eta IX. FOESSA txosteneko batzorde teknikoko kidea), Joseba Zalakain (SIISeko zuzendaria) eta Fernando Fantova (Besaldiko titularra, Eusko Jaurlaritzako enplegu- eta inklusio-politiken ebaluaziorako organoa).
Horrez gain, jardunaldiak bi mahai-inguru izango ditu. Lehenengoan, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako ordezkariek ongizate-estatuaren eta politika publikoen egungo erronkei buruz hausnartuko dute. Bigarrenean, hirugarren sektoreko erakundeek parte hartuko dute, desberdintasun iraunkorren eta sortzen ari direnen aurrean duten zereginari, baita gizarte-kohesioaren eta komunitatearen erronkei buruz ere, elkarrizketan aritzeko.
Jardunaldiaren programa osoa atxikita bidaltzen dizuegu. Edukiera mugatua denez, parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da. Era berean, izena eman eta azkenean etorri ezin izango bazarete, jakinaraztea eskertuko genizueke, eskuragarri dauden plazak behar bezala kudeatu ahal izateko.
Eskerrik asko. Zuen zain izango gara.