Datorren ekainaren 6an, larunbata, Caritas Gipuzkoaren urteko Batzarra ospatuko dugu Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan (10:00-14:00).
Urtero bezala, elkarrekin egoteko, bidea partekatzeko eta komunitate eta Eliza gisa batzen gaituzten loturak sendotzeko aukera izango dugu. Aldi berean, geldialdi bat egiteko, bizi dugun errealitatea lasaitasunez entzuteko eta gero eta konplexuagoa den testuinguru sozial honetan gaur egun zer esan nahi duen bidelagun izateak, loturak sostengatzeak eta eskubideak defendatzeak galdetzeko unea ere izan dadila nahi dugu.
IX. FOESSA txostenak eta FOESSA-Euskadi txostenak laguntzen digute egunerokoan antzematen ditugun egoera askori izena jartzen: prekarietate handiagoa, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, komunitate-lotura ahulagoak, neke emozionala eta gero eta konplexuagoak eta luzeagoak diren bazterketa-egoerak.
Entzute partekatu horretatik, itxaropena berritu nahi dugu, pertsona guztien artean eraikitzen den konpromiso sozial, politiko eta komunitario gisa ulertuta.
Testuinguru horretan, honako pertsona hauek izango ditugu gurekin:
- Marina Sánchez Sierra, FOESSA taldeko ikertzailea.
- Imanol Zubero, soziologoa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, FOESSA-Euskadi txostenaren kolaboratzaile eta koordinatzailea, eta Caritasetik hurbileko pertsona.
Hitzaldia elkarrizketa moduan planteatuko da, bizi dugun unea hobeto ulertzen laguntzeko eta irakurketa hori gure misiorako gako bihurtzeko. Azterketa eta hausnarketa eskainiko dizkigun gunea izatea nahi dugu, baina baita herritar, Eliza eta Caritas gisa gure gain hartzera gonbidatuta gauden galderak, deiak eta ardurak partekatzeko espazioa ere.
Programa
10:00 | Harrera, otoitza eta jardunaldiaren aurkezpena
10:30 – 11:30 | Hitzaldi-elkarrizketa
“Garai sozialaren irakurketak: errealitatea entzun, itxaropena berritu”
Marina Sánchez Sierra eta Imanol Zuberoren parte-hartzearekin.
11:30 – 11:45 | Elkarrizketa irekia eta galderak
11:45 – 12:15 | Atsedena
12:15 – 12:45 | Memoria Instituzionalaren aurkezpena
12:45 – 13:30 | Amaierako otoitza
13:30 | Bazkari partekatua
Zure zain gaude!
Batzar hau topaketa eta parte-hartzerako une garrantzitsua da. Elkar entzuteko, elkar aitortzeko eta komunitatea eraikitzen jarraitzeko espazioa. Caritas osatzen dugun pertsona guztiok gara garrantzitsuak eta badugu zer eskaini. Horregatik, parte hartzera eta egun hau gurekin partekatzera animatu nahi zaituztegu.
Jardunaldia eta bazkari partekatua antolatu ahal izateko, jarraian aurkituko duzuen izen-emate formularioa betetzea eskatzen dizuegu.