fbpx Elikadura jasangarritasuna Bangladeshen: "Harrera primerakoa izan da eta proiektua oso ondo landuta dago" | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Elikadura jasangarritasuna Bangladeshen: "Harrera primerakoa izan da eta proiektua oso ondo landuta dago"
Elikadura jasangarritasuna Bangladeshen: "Harrera primerakoa izan da eta proiektua oso ondo landuta dago"
bangladesh

Elikadura Iraunkorraren Egunean, esperientzia bat partekatu genuen, eta ikusi genuen elikagaien tokiko ekoizpenak lagundu dezakeela elikadura egokia bermatzen, nutrizioa hobetzen eta Bangladesheko haurren eta gazteen autonomia indartzen. Caritas Gipuzkoak babestutako San Guido María Conforti proiektuaz ari gara, eta Bakarme Odriozolak hiru hilabetez lagundu du proiektu horretan 2026. urtearen hasieran. Berak kontatzen digu nolakoa den proiektua, nolakoa izan den bereziki emakumeekin egin duen lana eta nolako eragina izaten ari den komunitatean.
 

 

Proiektua ezagutu ezazu

Dhakaren iparraldean, Bangladesheko hiriburuan, Mymensingh-go probintzian, familia asko finkatu dira, eta herrialdeko beste eremu batzuetatik migratu dute, moda enpresa handietako ehungintza-fabriketan lan egiteko. Soldatak baxuak dira, eta askotan ezin dituzte beren familien oinarrizko elikadura, hezkuntza, etxebizitza eta osasun-arreta beharrak ase.

Javeriano misiolarien San Guido María Conforti Harrera Zentroak 40 haur, nerabe eta gazte umezurtz edo inguru horretan baliabide gutxi dituzten familietakoak eta familia migratzaileetakoak (familia bakoitzeko bat) hartzen ditu. Balioetan eta erantzukizun sozialean hezten dituzte, ostatua ematen diete eta, gainera, elikadura eta nutrizioa bermatzen diete, ekimen jasangarrien bidez, hala nola arrain-haztegi bat, landareen eta arrozaren laborantza, eta txerri, ahate, untxi eta oiloekin osatutako etxalde txiki bat. Hartutako haur eta gazteek jarduera horien mantentze lanetan ariten dira, animalien zaintzan eta elikagaien ekoizpenean lotutako ezagutza praktikoak bereganatuz.

Caritas Gipuzkoak diruz lagundu du etxalde hau martxan jartzen, non bere ekoizpen propioari esker, hartutako haur eta gazteen elikadura eta nutrizioa bermatzen laguntzen den, eta aldi berean zentroaren jasangarritasuna eta autonomia indartzen.

 

PROIEKTU HAU BULTZATU

 

Bakarneren esperientzia ondorengo bideoan entzun dezakezu:

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.