Elikadura Jasangarriaren Egunean, Bangladesh-en, tokiko elikagaien ekoizpenak elikadura egokia bermatzen, nutrizioa hobetzen eta haur eta gazteen autonomia indartzen nola lagun dezakeen erakusten duen esperientzia partekatzen dugu.
Dhaka iparraldean, Bangladesheko hiriburuan, Mymensingh probintzian, familia asko finkatu dira, eta herrialdeko beste eremu batzuetatik migratu dute, moda enpresa handietako ehungintza-fabriketan lan egiteko. Soldatak baxuak dira, eta askotan ezin dituzte beren familien oinarrizko elikadura, hezkuntza, etxebizitza eta osasun-arreta beharrak ase.
Javeriano misiolarien San Guido Maria Conforti Harrera Zentroak 40 haur, nerabe eta gazte umezurtz edo inguru horretan baliabide gutxi dituzten familietakoak eta familia migratzaileetakoak (familia bakoitzeko bat) hartzen ditu. Balioetan eta erantzukizun sozialean hezten dituzte, ostatua ematen diete eta, gainera, elikadura eta nutrizioa bermatzen diete, ekimen jasangarrien bidez, hala nola arrain-haztegi bat, landareen eta arrozaren laborantza, eta txerri, ahate, untxi eta oiloekin osatutako etxalde txiki bat. Hartutako haur eta gazteek jarduera horien mantentze lanetan ariten dira, animalien zaintzan eta elikagaien ekoizpenean lotutako ezagutza praktikoak bereganatuz.
Caritas Gipuzkoak diruz lagundu du etxalde hau martxan jartzen, non bere ekoizpen propioari esker, hartutako haur eta gazteen elikadura eta nutrizioa bermatzen laguntzen den, eta aldi berean zentroaren jasangarritasuna eta autonomia indartzen.
Lagundu proiektu honi