fbpx Elkartasun golak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Elkartasun golak
Elkartasun golak
Organizadores del torneo

Martutene-Loiola parrokiarteko Caritasek, Martutene KE eta Urnieta KEren ekimena eskertu nahi du, Caritasen alde, emakumezkoen alebin futbol txapelketa solidarioa antolatzeagatik. Gogoratu dezagun ekimena. Aste euritsu baten ondoren, abenduaren 29an, zeruak Gabonetako opari-keinua egin zuen.

Familiek eta parte hartzaileek, Martutene-Loiolako Parrokiarteko Caritasetik artatzen dituzten premia handiena duten pertsonei zuzenduriko, produktu higienikoak eman zituzten. Horrek, zera erakusten du, kirol eguna erabat solidarioa izan zela. Zentzu guzti-guztietan gainera!

Kirol jardunaldiaren amaieran, bi lagunentzako afaria (Barkaiztegi sagardotegian) zozketatu zen; baita Realeko emakumezko futbol taldeko jokalariek sinatutako baloi bat ere. Gabonetako bi opari eder. Hori, txartelen salmentan primeran islatu zen; guztira, 404 txartel saldu baitziren.

Eguneko pasadizoa. Caritaseko boluntario batek lortu zuen zozketako sarietako bat eskuratzea. Hau da, Realeko neskek sinatutako baloia, alegia. A! Ez zuen etxera eraman. Bai zera! Baloia Martuteneko KEri oparitu zion, esker onez, futbol txapelketa solidarioa antolatu izanagatik.

Txartelen salmentarekin, Martuteneko KEren zein futbol taldeko tabernaren dohaintzarekin, guztira, 804 euro bildu ziren. Diru kopuru hori, Martutene-Loiola parrokiarteko harrerara bideratuko da. Denei, eskerrik asko zuen eskuzabaltasun guztiarengatik!

Ia ahaztu zitzaidan! Erabaki da aurtengo txapelketa solidarioko data; abenduak 30. Jada, egun bat gutxiago geratzen da.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.