fbpx ELKARTASUN TARDEOA - AZAROAK 6: EZ GALDU! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ELKARTASUN TARDEOA - AZAROAK 6: EZ GALDU!
ELKARTASUN TARDEOA - AZAROAK 6: EZ GALDU!
TARDEO_SOLIDARIO26

Caritas Gipuzkoak bigarren Elkartasun tardeoa ospatuko du, herritar guztiei zuzendutako topaketa, elkarrekin gozatzeko, esperientziak partekatzeko eta komunitatea eraikitzen jarraitzeko. Musika, gastronomia eta solasaldia uztartuko dituen proposamena izango da, giro hurbil eta lasaian.

Hitzordua azaroaren 6an, ostirala, 19:00etatik 22:00etara, Anoetako Keler Espazioan (Donostia) izango da. «Elkartasun sareak ehuntzen» lelopean, elkar ezagutzeko, beste pertsona batzuen esperientziak entzuteko eta gizarte abegikorrago eta solidarioago bat eraikitzen nola lagundu dezakegun hausnartzeko aukera eskaini nahi dugu.

 

Esperientzia inspiratzaileak

Aurten, Gipuzkoako lau ekintzaile gazteren istorioak ezagutzeko aukera izango dugu. Beren motibazioak, aurre egin behar izan dieten erronkak eta proiektuak martxan jartzera bultzatu dituen ilusioa partekatuko dituzte gurekin.

  • Ángela María George George (Belú Kafé) kulturen arteko topagune bat sortzeko ametsa nola gauzatu zuen kontatuko digu. Belú Kafék Hondurasko, bere jaioterriko, zaporeak eta Euskadiko, harrera egin dion lurraldeko, zaporeak uztartzen ditu. Gastronomia sustraiak partekatzeko, pertsonak hurbiltzeko eta aniztasuna ospatzeko bide bihurtzen duen proiektua da.
  • Ander Recondo eta Joseba Recondok (OreAma) beren ibilbidea aldatzera nola ausartu ziren azalduko digute. Bulegoko lanak atzean utzi zituzten artisau-ogiarekiko zuten pasioari heltzeko. Horrela sortu zen OreAma, Lasarte-Oriako familia-okindegia, ogibideen balioa, ondo egindako lana eta elaborazio-prozesuen denborak errespetatzearen aldeko apustua egiten duena.
  • Marlliny Herrerak duela hamabi urte Nikaraguatik iritsi zenetik egindako ahalegin eta iraunkortasun bidea azalduko digu. Bokazioz gizarte-langilea izanik, ikasketak homologatzeko prozesu luzea egin behar izan du, beste sektore batzuetan lan egiten zuen bitartean. Bere esperientziak eta pertsona migratuekiko konpromisoak atzerritartasun-izapideetan espezializatutako gizarte-ikuspegiko gestoria bat martxan jartzera bultzatu dute.
  • Julen Beloki eta Nikolas Estebanek (Olatu Berdea Mobility) Donostian sortutako ekimen bat aurkeztuko digu, mugitzeko dugun modua eraldatzea helburu duena. Kooperatiba honek mugikortasun jasangarria benetako aukera irisgarri bihurtzeko lan egiten du, enpresa eta udalerrientzako irtenbide partekatuak diseinatuz. Berrikuntzak eta lankidetzak gure ingurunea eta pertsonen eguneroko bizitza hobetzen nola lagundu dezaketen erakusten duen adibidea da.

Lau istorio desberdin dira, baina badute zerbait komunean: norberaren bizi-proiektua gauzatzeko ahalegina, zailtasunak gainditzeko gaitasuna eta komunitateari ekarpen positiboa egiteko gogoa.

 

Partekatzeko musika eta gastronomia

Sergio Muñozen zuzeneko musikak girotuko du arratsaldea. Musikari gazte honek Musikenen egiten ari den prestakuntza eta Donostiako kaleetan eskaintzen dituen emanaldiak uztartzen ditu. Horrez gain, Basque Culinary Centerreko irakasle eta ikasleen laguntzarekin prestatutako pintxo-afariaz gozatzeko aukera izango dugu. Sukaldaritzaren munduan beren etorkizun profesionala garatzeko prestatzen ari diren gazteak dira, eta, nork daki, agian egunen batean beren gastronomia-proiektuak ere abian jarriko dituzte.

 

60 urte ospatu, komunitatea eraikitzen jarraitu

Topaketa hau Caritas Gipuzkoaren 60. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da. Sei hamarkada hauetan, zaurgarritasun- eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei lagundu diegu, aukerak sortuz eta gizarte bidezkoago baten alde lan eginez.
Elkartasun tardeo honen bidez, adin, ibilbide eta errealitate desberdinetako pertsonekin elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik zenbat ikas dezakegun deskubritzeko gonbita ere egin nahi dugu. Izan ere, komunitatea eraikitzea elkar aurkitzearekin, elkar aitortzearekin eta partekatzearekin hasten da. Eta guztiok dugu zer eskaini.

 

Animatu eta parte hartu!

Esperientziaz, musikaz, gastronomiaz eta elkartasunez betetako arratsalde desberdin batez gozatzera gonbidatzen zaitugu.

•    Eguna: 2026ko azaroaren 6a, ostirala.
•    Ordua: 19:00etatik 22:00etara.
•    Lekua: Keler Gunea, Anoeta (Donostia).
•    Sarrera: 20 € (pintxo-afaria barne).

 

EROSI HEMEN ZURE SARRERA

Elkartasun sareak ehuntzen jarraitzeko gurekin behar zaitugu!

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.